Ilargia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
212. lerroa:
 
=== Ilargiaren mugimendua ===
Ilargiak, beste argizagi ezagun guztiak bezala, hainbat mugimendu desberdin egiten ditu, periodikoki. Atal honetan lau bereiziko ditugu: Lurrarekiko translazioa, Eguzkiarekiko errotazioa, bere buruaren inguruko errotazioa eta librazioa.
 
==== Lurrarekiko translazioa ====
[[Fitxategi:Earth-Moon.png|ezkerrera|250px|thumb|Ilargiaren eta Lurraren arteko erlazioa eskalan]]
Ilargiak [[Lurra]]rekiko bira osoa egiteko 27,3 egun behar ditu. [[Ordu]]ro IlargiaIlargiak atzealdean dituen [[izar]]rekiko bere [[diametro]] angeluarraren antzekoa den mugimendua jasaten du, hau da, 0,5[[gradu sexagesimal|º]]. Ilargiak bira hau egiteko [[satelite]] gehienek ez bezala [[ekliptika]] erabiltzen du eta ez [[ekuatore]] planoa.
 
Gizakiak antzina bere inguruneari buruz egin zituen galderetako batek honela zihoen: Zergatik irteten da Ilargia egunez-egun [[Ostertz|ortzi-mugatik]] ordu bat beranduago? Hau behar bezala azaltzeko Ilargiak Lurraren inguruan orbitatzen duela ulertu beharra dago. Lurrak bere ardatzaren inguruan biratuko ez balu, Ilargiaren orbita erraz antzemango genuke, baina hau hala gertatzen ez denez, Ilargiak egunero 12º inguru egiten ditu zeruan. Hala ere, imajina dezagun Lurrak ez duela biratzen bere ardatzaren inguruan, nola ikusiko genuke Ilargia? Ikusgarria izango litzateke, izan ere, bi astetan zehar zeruan mendebaldetik ekialdera higitzen ikusiko genuke, astiro baina gelditu barik eta beste bi astetan zehar desagertuta egongo litzateke, gure planetaren beste hemisferioan ikusiko luketen bitartean.
 
Alabaina, Lurrak egunero bira bat ematen du bere buruarekiko, hala, Lurrak egunez egun berrogeita hamar minutu gehiago behar ditu Ilargiarekin parez pare egoteko (Ilargia zeruan ikusi ahal izateko), abantaila du, hortaz, Ilargiak. Hori dela eta, Ilargia egunero berrogeita hamar minutu beranduago irteten da zerumugatik.
 
Aipatutako balioa ateratzea erraza da, kontuan hartzen badugu Ilargiak 28 egun behar dituela Lurraren inguruan bira oso bat emateko eta Lurrak 24 ordu behar dituela bere ardatzaren inguruan bira bat emateko.
 
Hogeita lau ordu igaro ostean Lurrak bere buruarekiko itzuli oso bat emango duen bitartean, Ilargiak Lurraren inguruan gauzatzen duen orbitaren 1/28 baino ez du egingo, hortaz, [[Arku (geometria)|arku-graduetan]]:<blockquote><math>{\frac {360^{\circ }}{28}}={12^{\circ }}{51'}</math></blockquote>Orain Lurrak, bere errotazioaren bidez, arku hori egiteko behar duen denbora kalkulatuz:<blockquote><math>{\displaystyle {\frac {12^{\circ }51'}{360^{\circ }}}\times {24}\times {60}={51,4}}</math></blockquote>Hau da, Ilargia egunero 51,4 minutu beranduago irtengo da ortzi-mugatik (aurrez aipatu ditugun 50 minutuak, gutxi gorabehera).
 
Ilargiaren mugimendua antzemateko egun batzuetan zehar, [[Ilunabar|ilunabarrean]], Ilargiaren kokapena ikusi eta gogoratu behar dugu, hala, alderaketak egin ahal izateko Egunak pasa ahala, bere orbitak ilunabar bakoitzean ekialderago eramango du zeruan.
 
==== Eguzkiarekiko errotazioa ====