«Okupazio»: berrikuspenen arteko aldeak

509 bytes added ,  Duela 1 urte
ez dago edizio laburpenik
Okupa eta bere eratorriak “okupazio” terminotik datoz. Etxebizitza abandonatuen okuopazioa betidanik egon izan da; [[Espainia|Espainian]] gorakada handia izan zuen [[60ko hamarkada|60ko]] eta [[70eko hamarkada|70eko hamarkadeetan]] landatik hirira lekualdatu zen jendeak behar zuen etxebizitzen eskariari irteera emateko. Bestalde, ikuskera politiko desberdinek lurrak, ekoizpen bideak eta etxebizitzak hartzea onesten dute.
 
Okupazioa [[80ko hamarkada|80ko hamarkadan]] jaiotzen da, squatter<ref>{{Erreferentzia|izenburua=squat - English-Spanish Dictionary - WordReference.com|url=https://www.wordreference.com/es/translation.asp?tranword=squat|aldizkaria=www.wordreference.com|sartze-data=2019-05-31}}</ref> ingelesen antzera, terminoa zehazteko duda batzuen ondoren (gaztelaniaz ez baitzegoen okupazioa izendatzeko hitizik)<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Okupazioa: sistemari alternatiba - Tolosaldea|hizkuntza=eu|url=https://ataria.eus/tolosaldea/1479403745547-okupazioa-sistemari-alternatiba|aldizkaria=Tolosaldeko ataria|sartze-data=2019-05-31}}</ref>. Okupatzeak kutsu politkoa dauka, izan ere, etxebizitza bat hartzea ez da helburu soila, etxebizitza lortzeko zailtasunak salatzeko bidea ere bada.
 
Okupa hitza eta bere deribatuak prentsak eman ditu aditzera, ondorioz, ohikoa da horien erabilera eguneroko bizitzan zein komunikabideetan entzutea. Euskaraz, gaztelaniaz, katalanez eta galizieraz ere erabiltzen da. Hala ere, prentsak askotan okupa deitzen die helburu politikorik ez duten ekintzei.
 
=== Ekintzak burutu eta ideiak zabaltzea ===
Okupazio kasu asko daude, euren auzoetan alternatiba kulturalak sortzea helburu dutenak. Zentru sozial okupatuak deritze. Horretarako espazio okupatuak era [[Autogestio|autogestionatuan]] erabiltzen dituzte eta bertan ekintza politiko, kultural edo bestelakoak egiten dituzte. Okupazioa beraz, gizartea transformatzeko helburuarekin erabiltzen da<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Okupazioa: sistemari alternatiba - Tolosaldea|hizkuntza=eu|url=https://ataria.eus/tolosaldea/1479403745547-okupazioa-sistemari-alternatiba|aldizkaria=Tolosaldeko ataria|sartze-data=2019-05-31}}</ref>. Kasu batzuk [[Anarkismo|anarkismoari]] edo [[Komunismo|komunismoari]] lotuta ere egon daitezke. Ondorioz, ezin da mugimenduaren homogeneotasunaz hitz egin, kasu bakoitzak helburu desberdina izan dezakeelako. Mugimenduaren desberdintasunak beraz, zaildu egiten du mugimendua talde sozial bati atxikitzea, baina pentsamendu anarkistei lotuta daude askotan. Zentru sozialek euren arteko harremana izaten dute, teknologia berriak baliatuta, datak trukatzeko. Hala ere, gutxitan parte hartzen dute aktibitate komunetan. Generalean, zentro sozial batek bere inguruneari erantzuteko aktibitateak antolatuko ditu<ref>{{Erreferentzia|izena=Ediciones El|abizena=País|izenburua=El edificio más emblemático del Berlín 'okupa' se tambalea|hizkuntza=es|data=2009-01-17|url=https://elpais.com/diario/2009/01/17/cultura/1232146801_850215.html|aldizkaria=El País|issn=1134-6582|sartze-data=2019-05-31}}</ref>.
 
Zentro sozialetan ekintza sozial desberdinak antolatzen dira: gai desberdinen inguruko hitzaldiak (nekazaritza tradizionala, kontzeptu politikoak, kontzientziazioa…), antzerkia, dantza, tailer desberdinak (haurrentzat, lanketa politikoa…), jantokiak, txangoak, kontzertuak, liburutegiak, hizkuntza klaseak, talde politikoen bilerak eta abar luze bat.
174

edits