Komunismo libertario: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
57. lerroa:
[[1880]] eta [[1890]] bitartean, anarkokomunismoaren sektore batuzk sindikatuetan sartzearen aurka zeuden erakunde erreformistatzat hartzen zituztelako hauek. Batzuk anolakundeen aurka ere azaldu ziren eta soilik propaganda proletariotza eta nekazarien artean banatzearen alde agertu ziren matxinada bat aurrera eramateko.
 
[[1890eko hamarkada|1890eko hamarkadaren]] ondoren ordea, anarkokomunista askok, [[Piotr Kropotkin|Kropotkin]] barne, sindikatuak sortzearen alde egin zuten. Anarkosindikalismoaren eta sindikalismo iraultzailearen jaiotzekin batera, hiru tendentzia nabarmendu ziren anarkokomunismoaren baitan. Lehenik eta behin, Kropotkinek eta Les Temps Nouveaux-ek errepresentatzen zutena. Bigarren, Kropotkinen eragina zuten talde batzuk, baina bera bezain erreserbatuak ez zirenak, adibidez, Errusiako Jleb i Volia. Azkenik, anarkokomunista antisindikalak zeuden, Frantzian Sebastien Faure-ren La Libertaire egunkariaren baitan antolatzen zirenak. 1905etik aurrerantzean, errusiarrek oposizio hau babestu zuten, terrorismo ekonomikoa eta expropiazio ilegalez gain<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Zabalaza.Net|data=2009-03-12|url=https://web.archive.org/web/20090312022528/http://www.zabalaza.net/theory/txt_anok_comm_ap.htm|aldizkaria=web.archive.org|sartze-data=2019-05-31}}</ref>.
 
Anarkokomunismoa horrela hasi zen sindikatu libertarioen barnean eragina egiten; [[CNT]] bezalako erakunde entzutetsuetan barne. Gauzak horrela, 1936ko Iraultza sozial espainiarrean “1936ko uztaila baino lehenago hainbat langileen matxinada eta greba armatu jazo ziren; hala nola, meatzariena Asturiasen, nekazariena [[Andaluzia|Andaluzian]], lurren kolektibizazioa eman zen, inspirazio libertarioko autogestioa… CNT, [[UGT]] edo beste erakunde iraultzaile batzuetako kide zirenak, nahiz eta analfabetoak izan, aurkezpen asko entzunda zituzten eta euren idealak ordu askotan zehar eztabaidatu zituzten taldekideekin”.
63. lerroa:
=== Eragina Europatik kanpo ===
[[Lehen Mundu Gerra|Lehen Mundu Gerraren]] aurretik, [[Mexiko Hiria|Mexikon]], Enrique eta Ricardo Flores Magon anaien Alderdi Liberal Mexikarrak, lurrak desjabetu nahi zituzten nekazari eta indigenen babesa zuelarik, anarkokomunismorantz pauso bat eman zuten. Alderdikideek agitazio kanpainak eta ekintzak antolatu zituzten [[Cananea (udalerria)|Cananea]], [[Sonora]] eta [[Río Blanco (udalerria)|Rio Blanco]] eta [[Veracruz (Mexiko)|Veracruz]] bezalako zentro industrialetan. Hainbat eraso armatu antolatu zituzten [[Estatu Batuek eskuratutako lurraldeak|Estatu Batuetatik]] Mexikoko mugetaraino propaganda egin eta matxinadak inguruko herrialdeetara zabaltzeko.
[[Fitxategi:Chernoe Znamia Meeting Minsk.png|thumb|Chórnoie Znamia (Bandera Beltza) bilera bat Minsken 1906an.]]
 
Alderdiaren helburua ejidoen (lur komunak) tradizio komunitarioa berpiztea zen, geroago tradizio hau zonalde industrialetaraino hedatzeko. Alderdi Liberala Kalifornia Behereko iparraldea kontrolatzera iritsi zen eta Munduko Langile Industrialen eta anarkista italiarren laguntza jaso zuten horretarako. Hala ere, ezin izan zuten komunismo anarkistaren tesietan oinarrituta zegoen euren kooperatiben plana ezarri, militarren aurka galdu zutelako.