«Komunismo libertario»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
 
== Kritikak ==
Lehenengo anarkista indibidualista batzuk anarkokomunismoaren elementuak anarkismoaren printzipioekin bateraezinak direla zeritzoten. Benjamin Tucker-ek komunismo anarkistari “pseudoanarkismo” dei egin zion. Anarkismo komunista oximoron bat zelakoaren ideia, ''Liberty'' eta beste Ipar-amerikako eta Europako anarkista indibidualista batzuek ere babesten zuten, adibidez, Emile Armand eta John Henry Mackay-ek<ref>{{Erreferentzia|izenburua=WebCite query result|url=https://www.webcitation.org/query?id=1256582180338599&url=www.geocities.com/CapitolHill/6181/mackay.htm?200620|aldizkaria=www.webcitation.org|sartze-data=2019-05-31}}</ref>. Henry Appleton-en iritzi iusnaturalistaren arabera, “komunismoa, lege naturalen kontrakoa izanik, metodo ez-naturalengana jo behar du praktikan jartzen bada” eta “arpilaketa, indar basatia eta biolentzia erabiltzen ditu”<ref>{{Erreferentzia|url=https://web.archive.org/web/20051214233855/http://www.againstpolitics.com/market_anarchism/appleton_boston.htm|aldizkaria=web.archive.org|sartze-data=2019-05-31}}</ref>. Generalean, anarkismo indibidualistak anarkokomunismoak proposatzen dituen metodo edo teoriak errefusatzen ditu autoritarioak direla egotzita.
 
Anarkokapitalistek, anarkokomunisten eta interes soziala duen edozein motiboren aurkakoak, beste anarkista indibidualista batzuen antzera, ekonomia planifikatua eta jabetza komunitarioak babesten dituzte merkatu ekonomia edo jabetza pribatua baino gehiago. Bestalde, anarkokomunismoa falazia antiekonomikoen gainean eraikita dagoela diote. Horrelako gizarte bat ezarriko balitz, jabetza pribatua onartzen duen gizarte anarkista bat baino pobreagoa eta askatasun gutxiagokoa izango litzatekeela ondorioztatzen dute. Hala ere, anarkista indibidualista askok pentsatzen dute anarkokomunismoari atxikitzea legitimoa dela, bizitza politiko eta ekonomikoaren modeloa borondatezkoa den bitartean.
174

edits