Ireki menu nagusia

Aldaketak

t
Dark Galaxy wikilariaren aldaketak ezabatuz, Lainobeltz wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
| ohar2 = Berez, euskaraz dakiena esan nahi du; hala ere, hainbatetan euskal herritar-en sinonimotzat erabiltzen da, nahiz eta erabilera nahasgarria den.
}}
'''Euskal Herria''' [[EspainiaEuropa]]ko herrialde bat da. Historikoki [[euskaldun]]en eta [[euskara]]ren lurraldea da, [[Pirinioak|Pirinio]] mendien mendebaldean kokatua, [[Frantzia]] eta [[Espainia]]ren arteko muga egiten duen mendilerroaren inguruan, eta [[Bizkaiko golkoa|Bizkaiko golkorantz]] zabaltzen dena. Zazpi herrialde edo probintzia historiko ditu: [[Araba]], [[Bizkaia]], [[Gipuzkoa]], [[Lapurdi]], [[Nafarroa Beherea]], [[Nafarroa Garaia]] eta [[Zuberoa]]. Hala ere, ez dago haien arteko antolamendu politiko-administratibo egituraturik. Guztira, Euskal Herriak 20.950,3 [[kilometro koadro|km²]] ditu, eta 3.127.994 biztanle zituen [[2016]]an<ref>{{Erreferentzia|abizena=udalbiltza.eus|izenburua=Udalbiltza|url=http://www.udalbiltza.eus/Euskal_Herriari_begira/Mapa|aldizkaria=www.udalbiltza.eus|sartze-data=2018-02-16}}</ref>.
 
[[Iruñea]] hiriburutzat jo ohi da, arrazoi historikoak direla kausa, nahiz eta izendapen ofizialik ez den. Halaxe iritzi zion [[XVIII. mendea]]ren hasieran [[Joanes Etxeberri|Joanes Etxeberri Sarakoak]]: «Iruiñea eskualdunen hiri buruzagia».<ref>[http://klasikoak.armiarma.com/idazlanak/E/EtxebSaraHatsapenak004.htm Joanes Etxeberri, «Etxeberri Sarakoa»: ''Eskuararen hatsapenak'' (c. 1718)]</ref> Hiririk handiena [[Bilbo]] da, eta [[Gasteiz]] ''de facto'' [[Euskal Autonomia Erkidego]]aren hiriburua da<ref group="oh">Ezein legetan ez da zehaztu, oraingoz, Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburua zein den.</ref>. Gainera, beste hiru udalerrik dute 100.000 biztanle baino gehiago. 1980tik aurrera, Euskal Herria hiru eremu politikotan banatu da: [[Euskal Autonomia Erkidegoa]] eta [[Nafarroako Foru Komunitatea]] Espainian, eta [[Ipar Euskal Herria|Frantziako euskal lurraldea]] [[Pirinio Atlantikoak|Pirinio Atlantikoetan]], 2017tik [[Euskal Hirigune Elkargoa]] bilakatua. Euskal Herriko biztanleei '''euskal herritar''' edo —egun gutxiago erabiltzen den izena— '''euskotar''' deritze; lurraldeari izena eman dion hizkuntzaZ jakin edo hitz egiten dutenei, berriz, [[euskaldun]].