«Komunismo libertario»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
 
Anarkokomunista asko merkataritzaren aurka egonda ere, anarkokomunista batzuk ez dira guztiz aurka posizionatzen. Batzuk trukaketa bezalako txanponik gabeko sistemak proposatzen dituzte.
 
=== Sindikatuak masen matxidenen aurka ===
[[1880]] eta [[1890]] bitartean, anarkokomunismoaren sektore batuzk sindikatuetan sartzearen aurka zeuden erakunde erreformistatzat hartzen zituztelako hauek. Batzuk anolakundeen aurka ere azaldu ziren eta soilik propaganda proletariotza eta nekazarien artean banatzearen alde agertu ziren matxinada bat aurrera eramateko.
 
[[1890eko hamarkada|1890eko hamarkadaren]] ondoren ordea, anarkokomunista askok, [[Piotr Kropotkin|Kropotkin]] barne, sindikatuak sortzearen alde egin zuten. Anarkosindikalismoaren eta sindikalismo iraultzailearen jaiotzekin batera, hiru tendentzia nabarmendu ziren anarkokomunismoaren baitan. Lehenik eta behin, Kropotkinek eta Les Temps Nouveaux-ek errepresentatzen zutena. Bigarren, Kropotkinen eragina zuten talde batzuk, baina bera bezain erreserbatuak ez zirenak, adibidez, Errusiako Jleb i Volia. Azkenik, anarkokomunista antisindikalak zeuden, Frantzian Sebastien Faure-ren La Libertaire egunkariaren baitan antolatzen zirenak. 1905etik aurrerantzean, errusiarrek oposizio hau babestu zuten, terrorismo ekonomikoa eta expropiazio ilegalez gain.
 
Anarkokomunismoa horrela hasi zen sindikatu libertarioen barnean eragina egiten; [[CNT]] bezalako erakunde entzutetsuetan barne. Gauzak horrela, 1936ko Iraultza sozial espainiarrean “1936ko uztaila baino lehenago hainbat langileen matxinada eta greba armatu jazo ziren; hala nola, meatzariena Asturiasen, nekazariena [[Andaluzia|Andaluzian]], lurren kolektibizazioa eman zen, inspirazio libertarioko autogestioa… CNT, [[UGT]] edo beste erakunde iraultzaile batzuetako kide zirenak, nahiz eta analfabetoak izan, aurkezpen asko entzunda zituzten eta euren idealak ordu askotan zehar eztabaidatu zituzten taldekideekin”.
 
=== Eragina Europatik kanpo ===
[[Lehen Mundu Gerra|Lehen Mundu Gerraren]] aurretik, [[Mexiko Hiria|Mexikon]], Enrique eta Ricardo Flores Magon anaien Alderdi Liberal Mexikarrak, lurrak desjabetu nahi zituzten nekazari eta indigenen babesa zuelarik, anarkokomunismorantz pauso bat eman zuten. Alderdikideek agitazio kanpainak eta ekintzak antolatu zituzten [[Cananea (udalerria)|Cananea]], [[Sonora]] eta [[Río Blanco (udalerria)|Rio Blanco]] eta [[Veracruz (Mexiko)|Veracruz]] bezalako zentro industrialetan. Hainbat eraso armatu antolatu zituzten [[Estatu Batuek eskuratutako lurraldeak|Estatu Batuetatik]] Mexikoko mugetaraino propaganda egin eta matxinadak inguruko herrialdeetara zabaltzeko.
 
Alderdiaren helburua ejidoen (lur komunak) tradizio komunitarioa berpiztea zen, geroago tradizio hau zonalde industrialetaraino hedatzeko. Alderdi Liberala Kalifornia Behereko iparraldea kontrolatzera iritsi zen eta Munduko Langile Industrialen eta anarkista italiarren laguntza jaso zuten horretarako. Hala ere, ezin izan zuten komunismo anarkistaren tesietan oinarrituta zegoen euren kooperatiben plana ezarri, militarren aurka galdu zutelako.
 
[[Errusia|Errusian]] ''Chórnoie Znamia'' (Bandera Beltza) federazioa eratu zen 1903an, 1905eko Errusiar Iraultzan aktiboki parte hartu zuena. Aldi berean, tendentziak eragina izaten jarraitu zuen Urriko Iraultzan parte hartu zuten erakunde anarkistetan. Aberatsen mansioen desjabetzeak gertatu ziten, Alderdi Boltxebikeak onetsi ez zituenak. Geroago, Errusiako anarkistak jazarriak izan ziren Alderdi Boltxebikearen eskuetan.
 
[[Ukraina]] beste leku garrantzitsu bat izan zen anarkokomunismoarentzat. Anarkista ukrainiar asko batu egin ziren [[1905eko Errusiako Iraultza|1905eko Errusiar Iraultzara]]. Anarkokomunista garrantzitsu bat Maria Nikiforova izan zen, ekintza gerrillero asko gidatu eta Nestor Majnorekin ekintza politikoetan parte hartu zuena. Majno ''Territori Libre'' ukraniarraren mugimenduko pertsonaia nagusia da. Mugimendu honek, 1918ko azarotik 1919ko ekainera bitartean anarkokomunismoa ezarri zuen nekazarien lurretan. [[Boltxebike|Boltxebikeek]] esperimentu hau porrotera eraman zuten, izan ere, nekazari ukrainiarrak Alderdi Boltxebikearen esanetara egotea nahi zuten.
 
Italian ere eragin nabarmena izan zuen anarkokomunismoak, pertsonaia nagusia [[Errico Malatesta]] izanik. Honek ''Umanita Nova'' izeneko egunkari anarkista italiarrean idazten zuen, [[Benito Mussolini|Mussolinik]] boterea hartzean desagertu egin zen, baina gaur egun Federazione Anarchica Italianaren parte izaten jarraitzen du. Malatestak Biennio rosso izeneko gertaeretan ere parte hartu zuen, non herrialdearen iparraldeko langileek fabrikak hartu eta langile kontzejuak ezarri zituzten.
 
“Komunismo anarkiko” izena ematen zaion Argentina eta beste herrialde Latinoamerikar batzuetan XIX. mendearen amaieratik anarkokomunismoaren dotrinaren idealari, anarkismoaren aldaera bati. Komunismo anarkikoa Argentinan zabaldua izan zen anarkismoaren korronte indibidualistari esker, eta geroago, langileen borrokaren alde lan egin zuten erakundeei esker. [[1896]]<nowiki/>an, ''La Voz de la Mujer'', Argentinako lehen egunkari feministak “Egunkari komunista-anarkikoa” azpiatalburua ipini zion.
 
== Gaur egun ==
Anarkokomunismoa anarkismoaren barruan tradizio handiena duen korrontea da. Teoria garrantzitsuenetako bat, garrantzia akademiko zein soziala duena eta anarkokomunismoaren aintzindaria dena, ekologismo soziala, Murray Bookchin eta Janet Biehl-ena eta parte hartze ekonomia dira, Michael Albert eta Robin Hahnel-ena.
 
Federazio sintetista batzuk hainbat atxiki izaten dituzte anarkokomunismoarekiko. Hala ere, ez da ikuspegi ofizialtzat hartzen, izan ere, sintesiak tendentzia anarkista guztiak barne hartu nahi baititu; adibide gisa Federazio Anarkisten Internazionala daukagu. Federazio plataformistek “anarkokomunista” denominazioa barneratzen dute euren tituluetan, euren antolakuntzari buruzko ideiak beste tendentzia anarkokomunista batzuen berdinak ez diren arren. Horrelakoa da kasurako, Kanada eta Estatu Batuetako ekialdeko kostako ipar-ekialdeko Federazio Anarkokomunista, Hegoafrikako Zabalaza Federazioa edota Italiako Federazio Komunista Anarkistak.
 
== Kritikak ==
Lehenengo anarkista indibidualista batzuk anarkokomunismoaren elementuak anarkismoaren printzipioekin bateraezinak direla zeritzoten. Benjamin Tucker-ek komunismo anarkistari “pseudoanarkismo” dei egin zion. Anarkismo komunista oximoron bat zelakoaren ideia, ''Liberty'' eta beste Ipar-amerikako eta Europako anarkista indibidualista batzuek ere babesten zuten, adibidez, Emile Armand eta John Henry Mackay-ek. Henry Appleton-en iritzi iusnaturalistaren arabera, “komunismoa, lege naturalen kontrakoa izanik, metodo ez-naturalengana jo behar du praktikan jartzen bada” eta “arpilaketa, indar basatia eta biolentzia erabiltzen ditu”. Generalean, anarkismo indibidualistak anarkokomunismoak proposatzen dituen metodo edo teoriak errefusatzen ditu autoritarioak direla egotzita.
 
Anarkokapitalistek, anarkokomunisten eta interes soziala duen edozein motiboren aurkakoak, beste anarkista indibidualista batzuen antzera, ekonomia planifikatua eta jabetza komunitarioak babesten dituzte merkatu ekonomia edo jabetza pribatua baino gehiago. Bestalde, anarkokomunismoa falazia antiekonomikoen gainean eraikita dagoela diote. Horrelako gizarte bat ezarriko balitz, jabetza pribatua onartzen duen gizarte anarkista bat baino pobreagoa eta askatasun gutxiagokoa izango litzatekeela ondorioztatzen dute. Hala ere, anarkista indibidualista askok pentsatzen dute anarkokomunismoari atxikitzea legitimoa dela, bizitza politiko eta ekonomikoaren modeloa borondatezkoa den bitartean.
 
== Gizarte adibideak historian zehar ==
 
=== Adibide goiztiarrak ===
Saiakera asko egon izan dira, batzuk beste batzuk baino arrakastatsuagoak, gizarte anarkokomunista gehiago sortzeko munduan zehar. Anarkokomunista eta anarko-ekologista batzuk ehiztari-tribuak antolakuntza anarkokomunistaren adibide goiztiarrak direla diote.
 
Horren adibide [[Sentinelera|Sentinel]] Iparraldeko Irlan, [[Andaman uharteak|Andaman Irletan]], [[Bengalako golkoa|Bengalako golkoan]] aurki daiteken tribua da. Betan bizi izan dira 60.000 urtetan zehar. Komunismo primitiboa praktikatzen dute, ondasun guztiak kolektiboki kudeatzen dira eta ez dago hierarkiarik taldekideen artean. Langileak, gizon zein emakumeak, ekoizpen bideak kontrolatzen dituzte, hala nola etxeak egiteko aurkitzen dituzten materialak. Indiako gobernuarengandik gertu kokatu arren, gobernuak ez die oztoporik jartzen euren bizi estiloa mantentzeko. Sentinel Iparraldeko Irla herrialde bat izango balitz, munduko herrialde anarkista bakarra kontsideratu ahal izango litzateke.
 
Kristauen komunitate goiztiarrak ere ezaugarri anarkokomunistak izan zituztela adierazi da. Frank Seaver Billingek erlijio hau anarkismoa eta komunismoaren nahasketa bat bezala deskribatu zuen.
 
=== Debaldeko ekonomia eta antolakuntza komuna ===
Antropologian eta beste giza zientzia batzuetan, debaldeko ekonomia trukea egiteko modu bat da, non produktu edo zerbitzuak ez diren irabaziak lortzeko ematen. Idealki, ekonomia mota hau komunitate baten barruan gauzatzen da eta komunitateko harremanak estutzeko balio du betebeharrak gogorarazteaz gain.
 
Ekonomia hau zuten gizarte tradizionalak txikiak izan ohi ziren eta elkarrengandik urrun egon ohi ziren geografikoki. [[Estatu|Estatuak]] sortu ahala, merkatu ekonomiak aurre hartu zion opari ekonomiari. Hala ere, opari ekonomia ez dago hila gizarte modernoan, ez dago truke ekonomiaren probarik dirua asmatu aurretik. Dirurik gabeko gizarteek debaldeko ekonomia erabiltzen zutela pentsatzen da. Merkatu ekonomiak gora egin zuenean, normalean ezezagunen artean gauzatzen zen.
 
[[Internet|Internetaren]] hedapenak opari ekonomia berreskuratu du, bereziki teknologiaren sektorean. Ingeniariak, zientzilariak eta software programatzaileek kode irekiko softwareak jartzen dituzte eskuragai. [[Linux]] kernel eta [[GNU]] sistema operatzaileak ekonomia honen adibide dira euren paper aktiboagatik [[Software libre|software librean]] eta [[copyleft]] lizentzietan. Metodo hauek informazioa eskuragarriagoa egiten dute, dohainik erabili daitekeelako.
 
=== Koreako mugimendu anarkista ===
Koreako Mugimendu Anarkistaren burua Kim Chwa-chin izan zen, denbora motz batean zehar anarkokomunismoa hedatu zuen [[Korea|Korean]] zehar,  Espainiako anarkokomunismoa bezain arrakastatsua izan ez zen arren. Koreako Jendearen Elkarteak, Mantxurian kokatzen zenak, estatu eta klaserik gabeko gizarte bat zuen helburu, non ekoizpen bide guztiak langileek antolatu eta erabiltzen zituzten eta ondasun guztiak komunitarioak ziren.
 
=== Hirietako komunitateak ===
Trumbullplex komunitate anarkista baten adibide dugu, ongizate komuna bermatzeko antolatua, etxerik gabeko pertsonak laguntzen zituena [[Detroit]], Michigan-en. Honek banakoei euren zailtasun ekonomikoengandik ihes egitea eta komuna demokratiko baten parte izatea ahalbidetzen die. Komunak laguntza handia eman die zonalde hartako pertsona gazteei, talde lanaren eta kooperazioaren balioak erakusteaz gain. Honi atxikita, [[Punk rock|punk-rock]] musika estiloa eta Trumbullplex komunitateko festak joan ohi dira. Komuna [[1993]]<nowiki/>an sortu zen eta bere ideologiak bere horretan jarraitzen du; hau da, elkarlana, solidaritatea eta hierarkia eza.
 
=== Debaldeko dendak ===
Opari dendak, debaldeko dendak eta abar, produktu guztiak dohainik diren dendak dira. Karitate denden antzekoak dira, non produktu gehienak bigarren eskukoak diren. Liburuak, altzariak zein arropa izan, gauza guztiak dohainik dira. Kasu batzuetan, dendek “one-in, one-out” filosofia jarraitzen dute; hau da, gauza bat eramateko, beste bat ekarri behar da ordainetan. Debaldeko dendak ekintza zuzena aurrera eramateko modu bat dira; diruarentzako alternatiba bat sortzen dute eta zerbitzuak edo produktuak trukatzea ahalbidetzen du. [[1960ko hamarkada|1960ko hamarkadako]] The Diggers talde anarkistak dohaineko dendak ireki zituen janaria, drogak, dirua… banatzeko, debaldeko musika kontzertuak antolatu eta arte politikoa egiten zuten. Euren izena ''English Diggers'' taldetik hartu zuten, Gerrard Winstanley-ek gidatzen zuena, eta diruarengandik eta [[Kapitalismo|kapitalismotik]] aske zegoen mini-gizarte bat sortzea zuten helburu. Debaldeko dendak oso ohikoak ez diren arren, mugimendu hark denda gehiago irekitzea eragin zuen. Gaur egun, ideia bizirik mantentzen da zentro sozial, [[Anarkismo|anarkista]] eta [[Ekologismo|ekologistak]] sortuz.
 
== Ikus, gainera ==
174

edits