IV. Internazionala: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
No edit summary
20. lerroa:
 
[[Fitxategi:TrotskiEnLaFortalezaDePedroYPabloEn1906.png|thumb|215px|ezkerrera|[[Leon Trotski|Trotski.]]]]
[[Leon Trotski|Trotskik]] Laugarren Internazional bat sortzeko beharra aldarrikatu zuen, Hirugarren Internazionala [[Estalinismo|estalinista]] zela argudiatuz. [[Trotskismo|Trotskisten]] iritziz, Alemania, Frantzia eta Espainiako Alderdi Komunisten traizioak erakusten zituen, faxismoaren garaipena eman zenean. IV. Internazionala [[1938]]<nowiki/>ko konferentzia

batean sortu zen.
 
 
 
== IV. Internazionala ==
34 ⟶ 38 lerroa:
 
[[60ko hamarkada]]n bateratze berri bat eman zen iraultza kubatarraren planteamendua ikusi ondoren. Sortu berri zen Idazkaritza Bateratuak politika pablista ezarri nahi ez zuten pertsonak zituen buruan; hala nola, Ernest Mandel, Pierre Frank, Joseph Hansen, James Cannon eta Nahuel Moreno. Hala ere, bateratzeak gutxi iraun zuen.
 
<nowiki/>[[Fitxategi:Cuarta internacional.png|thumb|ezkerrera|Laugarren Internazionalaren ikurra]]
== IV. Internazionalaren oinordeko erakundeak gaur egun ==
Mundu mailako zenbait erakunde Trotskiren IV. Internazionalaren oinordekotzat hartzen dira. Horietako asko buruzagi gazteetatik datoz, Ernest Mandel, Pierre Franck, Joseph Hansen edota Nahuel Moreno.
 
=== IV Internazionaleko Idazkaritza Bateratua ===
IV Internazionaleko Idazkaritza Bateratuak, [[1963]]<nowiki/>an sortua eta tradizio mandelistakoak, IV Internazionalaren izendapena errebindikatzen jararitzen du, bere oinarri programatiko batzuk errefusatu dituen arren ([[Zentralismo demokratiko|zentralismo demokratikoa]] edo proletariotzaren diktadurako puntu batzuk, adibidez). Korronte internazional hau oso kritikatua izan zen beste erakunde trotskista batzuengandik Prodi (Italia) eta Lula-ko (Brasil) gobernuetan parte hartzeagatik. Internazionalaren XVI kongresuan, bere proiektu iraultzailean aurrerapenak egiteko alderdi [[Antikapitalismo|antikapitalistak]] sortzearen aldeko azaldu zen. 60 herrialde baino gehiagotan ditu jarraitzaileak. Mundu-mailan zeukan erreferenteetako bat LCR frantsesa izan zen, gaur egun Alderdi Antikapitalista Berria dena. Argentinan Langileen Mugimendu Sozialista (MST) ere laguntzaile du<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Fourth International - International Viewpoint - online socialist magazine|url=http://www.internationalviewpoint.org/spip.php?rubrique19|aldizkaria=www.internationalviewpoint.org|sartze-data=2019-05-31}}</ref>.
 
=== '''Langileen Internazionalaren aldeko Komitea''' ===
[[Fitxategi:Cuarta internacional.png|thumb|ezkerrera|Laugarren Internazionalaren ikurra]]Langileen Internazionalaren aldeko Komitea IV Internazionaleko zati ingelesetik dator. [[1974]]<nowiki/>an eratu zen 40 herrialdeetan baino gehiagotan ordezkariak zituelarik.
 
=== Langileen Liga Internazionala - IV Internazionala ===
Langileen Liga Internazional hau [[1982]]<nowiki/>an sortu zen, tradizio morenista jarraituz, IV Internazionala berriro eraikitzea proposatzen du programa iraultzaile bat jarraituz. [[Latinoamerika]] eta [[Europa|Europan]] dago presente bereziki, azpimarragarrienak Langileen Alderdi Sozialista Bateratua (Brasil), Alternatiba Komunistako Alderdia (Italia) eta Langileen Alderdi Sozialista (Mexiko) dira. Argentinan, Moreno jaio zen herrialdea, korrontea [[Peronismo|peronismoa]] begiko zuen talde batek hasi zuen, Santuchok gidatzen zuen Langileen Alderdi Iraultzailearekin bat egin arte. Hala ere, borroka armatuaren gaian bat ez zetozelako banatu egin ziren; hortik, Langileen Alderdi Sozialista jaio zen, geroago Sozialismoari Mugimendua izena hartuko zuena. 80. hamarkadaren erdialdean, munduko alderdi trotskista handiena eta itzal handiena zeukana izatera iritsi zen, milaka militante izanik. Morenoren heriotzarekin, alderdia hainbat erakundetan banatu zen; horietako batzuk morenistak izaten jarraitu dute gaurdaino.
 
=== Korronte Marxista Internazionala ===
Korronte Marxista Internazionala Ted Grantek eratu zuen [[1992]]<nowiki/>an Langileen Internazionalaren aldeko Komitearen zatiketa baten ondoren. Bere ezaugarri nagusia, proletariotzak erabili dezakeen instrumentu bakarra masen antolakundea ([[Sindikatu|sindikatuak]] eta alderdi [[Sozialdemokrazia|sozialdemokrata]], [[Sozialismo|sozialista]] edo [[Komunismo|komunistak]]) dela irizten duela da. Erakunde honek trotskismo internazionala berriro ere batzeari ezetz esan dio eta ez du inolako harremanik mantentzen IV Internazionala berrantolatu nahi duten alderdi edo erakundeekin. Bere buru ezagunena Alan Woods da. Korronte Marxista Internazionala munduko 30 herrialdeetan baino gehiago aurki daiteke. Brasilen enpresak okupatzeko mugimenduetako burua izan ohi da eta Pakistango Herriaren Alderdian ere indar handia du. Alan Woodsek askotan adierazi du [[Venezuela|Venezuelako]] [[Hugo Chávez|Hugo Chavezen]] gobernua babesten duela.
 
=== Zati Trotskista - IV Internazionala ===
Zati Trotskista [[1989]]<nowiki/>an sortzen da Argentinako Langileen Alderdi Sozialistaren hausturaren ondorioz. [[1993]]<nowiki/>an morenismoa utzi zuen eta oraingo izena 2004an hartu zuen. Latinoamerikako hainbat herrialdeetan aurkitzen da ([[Argentina]], [[Bolivia]], [[Brasil]], [[Txile]], [[Mexiko]], [[Uruguai]], [[Venezuela]]), Europan ([[Alemania]], [[Espainia]], [[Frantzia]]) eta Estatu Batuetan. [[2018]]<nowiki/>an, [[Italia]], [[Peru]] eta [[Costa Rica|Costa Ricatik]] datozen hiru talde batu ziren zerrendara jarraitzaile moduan. ''La Izquierda Diario'' zazpi hizkuntzetan argitaratzen du eta emakume feminista eta sozialisten bilkura egiten du ''Pan y Rosas'' taldearen bidez. Bere azken konferentzietan, Internazional Sozialista Iraultzailearen aldeko Mugimendua - IV Internazionala gauzatzera dei egin du<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Socialistas internacionalistas se reúnen en Buenos Aires|hizkuntza=es|url=http://www.laizquierdadiario.com/Socialistas-internacionalistas-se-reunen-en-Buenos-Aires|aldizkaria=La Izquierda Diario|sartze-data=2019-05-31}}</ref>.
 
=== Besteak ===
 
* International Socialist Tendency-k, tradizio zilifistakoak, Socialist Workers Party britainiarra eratu zuen. Talde hau IV Internazionalarengandik aldendu zen [[SESB]]<nowiki/>ren jarraitzailea zelako eta langile klasearen burujabetzearen zentralismoa berreskuratu nahian. Trotskiren ideien oinordekotzat hartzen jarraitzen da, baina ''trotskismo kritiko'' edo ''heterodoxo'' gisa deskribatzen du bere burua. 30 herrialde baino gehiagotan dituzte ordezkariak; adibidez, En Lucha/En Lluita Espainian, SEK greziarra edo Sozialista Iraultzaileak Egipton.
 
* Sozialismoa edo Basakeria Korronte Internazionala [[90eko hamarkada|90eko hamarkadan]] banandu zen Argentina, Espainia, Frantzia, Costa Rica, [[Honduras]] eta [[Brasil]] bezalako herrialdeetan taldeak kokatzeko. Alderdiaren garapena bereziki garrantzitsua da Argentinan. Trotskista gehienek ez bezala, SESB langile estatu batean bihurtu ez zela baiztatzen du, aldiz, kontrairaultza stalinistaren ondorioz, gizarte errusiarraren oinarri ekonomiko eta sozialak apurtu zirela eta langile klasea boteretik kendu zuela diote. Ondorioz, SESBko gizartea ez zen langileena, ezta ere kapitalista. Horregatik izan omen zen posible kapitalismorako itzulera XX. mendearen amaieran.
* IV Internazionala (Internazionalaren Berreraikitze Zentroa), tradizio lambertista izanik, [[1993]]<nowiki/>an bataiatu zuen bere burua IV Internazional izenarekin; hala ere, inork ez dio izen hori aitortzen. Bere talde nagusiak Frantziako Langileen Alderdi Independientearen Korronte Komunista Internazionalista, Argeliako Langileen Alderdia, Espainiako Langileen Alderdi Sozialista Internazionalista, Portugalgo Langile Alderdiaren Batasun Sozialista eta Brasilgo Langileen Alderdiko ''O Trabalho'' korrontea dira. 2016an banaketa bat jasan zuen Frantziako zatia Tendentzia Komunista Internazionalista izatera igaro zelako. Frantsesekin solidarizatu ziren erakundeak ere kanporatuak izan ziren, Socialist Organizer erakunde estatubatuarra, kasurako. 2016ko otsailean konferentzia internazional bat antolatu zen [[Turin|Turinen,]] Italian, Internazionalaren barneko demokrazia babesteko. 20 herrialdetako ordezkariak joan ziren bertara. IV Internazionala Berrantolatzeko Komitea eratzen hasi zen bertan.
 
* Langileen Batasun Internazionala - IV Internazionala, [[1996]]<nowiki/>an sortua, [[90eko hamarkada|90eko hamarkadan]] gertatutako diaspora morenistaren ondorioz sortu zen.
 
* [[1997]]<nowiki/>an, [[Genova]], Italian, IV Internazionala Berrantolatzeko Mugimendua eratzen da, Europako eta Hegoamerikako alderdi trotskistak batu nahi zituena. Zazpi urte beranduago, [[2004]]<nowiki/>an, erakunde hau IV Internazionala Berrantolatzeko Koordinadorea bihurtzen da; hiru kontinentetako hamar herrialdeetan ordezkaritza duela; Langileen Alderdia Argentinan, Langileen Alderdi Iraultzailea Grezian, Langileen Alderdia Uruguaien eta Langileen Alderdi Komunista Italian.
 
* Badira beste talde batzuk IV Internazionalaren parte direla edo haren aintzindariak direla kontsideratzen direnak, hala nola, Langile Borroka, Frantzian.
 
 
== Ikus, gainera ==