«Okupazio»: berrikuspenen arteko aldeak

6.785 bytes added ,  Duela 1 urte
ez dago edizio laburpenik
Okupa eta bere eratorriak “okupazio” terminotik datoz. Etxebizitza abandonatuen okuopazioa betidanik egon izan da; [[Espainia|Espainian]] gorakada handia izan zuen [[60ko hamarkada|60ko]] eta [[70eko hamarkada|70eko hamarkadeetan]] landatik hirira lekualdatu zen jendeak behar zuen etxebizitzen eskariari irteera emateko. Bestalde, ikuskera politiko desberdinek lurrak, ekoizpen bideak eta etxebizitzak hartzea onesten dute.
 
Okupazioa [[80ko hamarkada|80ko hamarkadan]] jaiotzen da, squatter ingelesen antzera, terminoa zehazteko duda batzuen ondoren (gaztelaniaz ez baitzegoen okupazioa izendatzeko hitizik)<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Okupazioa: sistemari alternatiba - Tolosaldea|hizkuntza=eu|url=https://ataria.eus/tolosaldea/1479403745547-okupazioa-sistemari-alternatiba|aldizkaria=Tolosaldeko ataria|sartze-data=2019-05-31}}</ref>. Okupatzeak kutsu politkoa dauka, izan ere, etxebizitza bat hartzea ez da helburu soila, etxebizitza lortzeko zailtasunak salatzeko bidea ere bada.
 
Okupa hitza eta bere deribatuak prentsak eman ditu aditzera, ondorioz, ohikoa da horien erabilera eguneroko bizitzan zein komunikabideetan entzutea. Euskaraz, gaztelaniaz, katalanez eta galizieraz ere erabiltzen da. Hala ere, prentsak askotan okupa deitzen die helburu politikorik ez duten ekintzei.
“Mugimendu okupa” esapideari dagokionez, okupazioen inguruan dabilen mugimendu soziokulturala izendatzeko erabiltzen da. Batzuen ustez, ez da horrelako mugimendurik esistitzen, hots, okupazioak ez daude elkarren artean erlazionatuta.
 
== Etxebizitzen okupazioaMotibazioak ==
Hainbat arrazoi desberdin egon daitezke okupazio bat gauzatzeko, ohikoenak honako hauek dira:
 
=== Etxebizitza bilatzea ===
Kasu batzuetan, familia, pertsona talde edo banakoek egiten dute okupazioa etxebizitza baten bila dabiltzalako eta ezin dutelako edo ez dutelako nahi etxe bat ordaindu edo alokatu. Mugimendu sozial honek konstituzioaren 47. artikulua, etxebizitza izatearen eskubidea, propioak ez diren etxebizitza edo eraikinetan sartzeko estakuru gisa erabiltzen du, jabeei sor diezaizkiekeen galera edo gastu ekonomikoak kontutan hartu gabe. Hala ere, esan behar da okupatzen diren lekuak abandonatuta egon ohi direla edo ez zaiela erabilerarik ematen. Bestalde, autoritateek okupei egiten dieten presioak prekarietatea atxiki dio mugimenduari, protesta estatusa emateaz gain.
 
=== Ekintzak burutu eta ideiak zabaltzea ===
Okupazio kasu asko daude, euren auzoetan alternatiba kulturalak sortzea helburu dutenak. Zentru sozial okupatuak deritze. Horretarako espazio okupatuak era [[Autogestio|autogestionatuan]] erabiltzen dituzte eta bertan ekintza politiko, kultural edo bestelakoak egiten dituzte. Okupazioa beraz, gizartea transformatzeko helburuarekin erabiltzen da<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Okupazioa: sistemari alternatiba - Tolosaldea|hizkuntza=eu|url=https://ataria.eus/tolosaldea/1479403745547-okupazioa-sistemari-alternatiba|aldizkaria=Tolosaldeko ataria|sartze-data=2019-05-31}}</ref>. Kasu batzuk [[Anarkismo|anarkismoari]] edo [[Komunismo|komunismoari]] lotuta ere egon daitezke. Ondorioz, ezin da mugimenduaren homogeneotasunaz hitz egin, kasu bakoitzak helburu desberdina izan dezakeelako. Mugimenduaren desberdintasunak beraz, zaildu egiten du mugimendua talde sozial bati atxikitzea, baina pentsamendu anarkistei lotuta daude askotan. Zentru sozialek euren arteko harremana izaten dute, teknologia berriak baliatuta, datak trukatzeko. Hala ere, gutxitan parte hartzen dute aktibitate komunetan. Generalean, zentro sozial batek bere inguruneari erantzuteko aktibitateak antolatuko ditu.
 
Zentro sozialetan ekintza sozial desberdinak antolatzen dira: gai desberdinen inguruko hitzaldiak (nekazaritza tradizionala, kontzeptu politikoak, kontzientziazioa…), antzerkia, dantza, tailer desberdinak (haurrentzat, lanketa politikoa…), jantokiak, txangoak, kontzertuak, liburutegiak, hizkuntza klaseak, talde politikoen bilerak eta abar luze bat.
 
Hala eta guztiz ere, batzuetan okupazioa denbora baterako helburuarekin egiten da.
 
== Etxebizitzen okupazioa ==
Honen barnean bi okupazio mota oso ezberdin sartzen dira, helburuaren arabera bereiziak. Hala ere, bietan hutsik dagoen etxebizitza edo eraikuntza bat hartzen da, [[okupazio|okuparen]] beharren arabera erabiltzeko.
 
 
Honen adierazgarri berezi eta ezohikoak [[Marinaleda]]n [[SOC]] nekazari-[[sindikatu]]ko jornalariek ''Albako Dukesa''ren lurraldeetan eginikoak dira. Honen azken adibideak [[Maiatzaren 1]]ean SOC-ek, [[Lanaren Konfederazio Nazionala|CNTk]] eta [[CGT]]k [[Espainia]]ko hegoaldean eginikoak dira.
 
== Alderdi estrukturala ==
 
=== Eragina urbanismoan ===
Fenomenoaren ezaugarri nagusia espazio deslaiak berreskuratzea den arren, okupazioaren eraginen analisi batzuk bere alde txarrak erakutsi dituzte okupazioa gertatzen den ingurunean. Okupazioaren fenomenoa favelen fenomenoarekin alderatua izan da:
 
* Agente zentralaren modeloak kokalekua hazkunde eredu heuristiko bat bezala definitzen du bere inguruko azpiegituraren eta migrazioaren arabera.
* [[Favela]] modeloak kokalekuaren garapena eraikin okupatuaren ingurunean eman diren alde positibo eta negatiboen arabera interpretatzen du.
 
Autore batzuk hiriko garapen pertsonen fluxuaren eta egituren fluxuaren ondorio gisa deskribatu dute. Zentzu horretan, bat-bateko kokalekuek hiriarekiko paraleloa den garapen baten eskala txikiko paradigma bat eskaintzen dute. Ingurune sozioekonomikoari axola egin gabe, biztanle okupen mugikortasuna hirugarren munduko fluxu ekonomikoari lotuta dago. Hillierren arabera, hiriaren egitura berak determinatzen du biztanleen mugimenduaren bolumena. Garapen bidean dauden herrialdeetako hiri handietan, bat-bateko egonlekuak ohikoak diren tokietan, egitura urbanoaren desartikulazioa nabarmentzen da. Egonleku mota hau beraz, garatutako guneen gertutasunagatik nabarmentzen da; ezaugarri hau ez da bereziki herrialde garatuetako mugimendu okupen adierazle. Autore batzuk diote faktore horien ondorioz, okupazioaren geografia erabat desberdina dela hirugarren mundu herrialdeetan eta herrialde garatuetan.
 
[[Hirugarren Mundua|Hirugarren munduko]] biztanleriaren dinamikaren beste ezaugarri bat hazkunde zentralizatua da. Hazkundeak egitura irregularra dauka, biztanle kontzentrazio handiko guneak zein finkapenerako ezaugarri onak ez dituzten eta desokupatuak egongo diren guneak sor ditzake. Halaz guztiz, finkapenaren garapena tokiko autoritateen politikaren araberakoa ere bada. Faktore legalak eragin handia du mota honetako finkapenetan, alegia.
 
== Historia ==
Mugimenduak indar garrantzitsua izan zuen Alemania, Herbehereetan eta Espainian. Hala ere, mugimendua Europako beste hainbat herrialdetan ([[Italia]], [[Frantzia]], [[Ingalaterra]]...) eta Latinoametikan ([[Txile]], [[Argentina]], [[Brasil]], [[Mexiko]], [[Kolonbia]], [[Venezuela]]) ere aurki daiteke.
 
== Okupazioaren egoera legala Espainian ==
[[1996]]<nowiki/>eko legediaren aldarrikapena iritsi zen arte, Espainiar estatuan ez zegoen eraikin abandonatuen okupazioa zigortzen zuen legerik. Aitzitik, toleratu ere egiten zen landatik hirietara bizitzera joan zen pertsonen etxebizitza eskariari irtenbidea ematen ziolako. [[Demokrazia|Demokraziaren]] lehen urteetan estatuaren etxebizitzetako milaka okupazio ilegal legalizatu ziren.
 
1966ra arte, koakzio faltaren legea baliatzen zen: jabeak okupak salatzen zituen bere etxea erabiltzea oztopatzen zielako. Orduan, prozesu judizial zibila abiarazten zen, ez penala, normalean luzea zena eta desalojatzeko orden batekin amaitzen zena.
 
Hala ere, salbuespen asko egon ziren: batzuetan epaileek okupei ematen zien arrazoia. Kontutan hartzen ziren faktoreak eraikina zenbat urte abandonatua egon zen eta haren egoera ziren.
 
Kasu gehienak utzaraztean amaitzen ziren arren, prozesu zibilaren geldotasunak okupazioari denbora baliagarria ematen zion. Hori gutxi balitz, etxebizitzaren prezioaren igoerak okupazioaren portzentaia asko igo zuen esponentzialki [[90eko hamarkada|90eko hamarkadan]] zehar. 1966an onartutako legediak okupazioak “usurpazio” gisa hartzen zituen eta delitu bilakatu zituen. Delitua kontsideratzen zenez, epaiketen abiadura azeleratu egin zen.
 
Kondena gutxi izan dira prozesu horietan, eta izan direnak autoritateei erresistentzia ipintzeagatik izan dira.
 
Kasu batzuetan, zentro sozialak euren egoera legalizatzen saiatu dira instituzioekin elkarrizketa izaten saiatuz. [[Europa|Europako]] beste herrialde batzuetan alokairu baxuak edo interes sozial eta kulturaleko tokiak izendatu dituzten kasuak badaude. Espainian ordea, elkarrizketa mota hauek ez dira oso arrakastatsuak izan; adibide ditugu, Eskalera Karakola, Seco Zentro Soziala eta La Prospe eskola<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Eskalera Karakola – Kasa pública transfeminista, antigua kasa okupada|hizkuntza=es|url=https://eskalerakarakola.org/|sartze-data=2019-05-31}}</ref>. Egia da ere, zentro sozial asko autoritateekin negoziatzearen kontra daudela, dependentzia adierazten duela argudiatuta.
 
== Zinema eta telebistan ==
174

edits