Immunofluoreszentzia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
3. lerroa:
'''Immunofluoreszentzia''' [[antigeno]]ak edo [[antigorputz]]ak antzemateko laborategian erabiltzen den teknika bat da. Teknika horretan antigorputzak koloratzaile fluoreszente bati (fluoroforo) lotzen dira; gero, antigorputz horiek antigeno espezifiko bati lotzen direnean multzoak fluoreszentzia hartzen du, fluoreszentziako [[mikroskopio]]aren bidez ikus daitekeena <ref> Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. ''Brock Mikroorganismoen biologia'' (2007) E.H.U-ak euskaratua:872-873 orr. ISBN: 978-84-9860-026-1 </ref>.
 
Immunofluoreszentzia zuzena eta ez-zuzena izan daiteke. Lehena antigenoak antzemateko erabiltzen da, eta klinikan oso baliotsua da [[mikrobio]] batzuk identifikatu ahal izateko (laguntza handikoa da teknika hori mikrobio patogenoa laginean kontzentrazio txikian dagoenean) . Immunofluoreszentzia ez-zuzenak, aldiz, antigorputzak antzemateko erabiltzen da, korapilatsuagoa izanik eta [[gaixotasun infekzioso]]ak eta [[Gaixotasun autoimmune|autoimmuneak]] diagnostikatzeko erabiltzen da batez ere.
 
Immunofluoreszentzia ez-zuzenaren kasuan antigorputz bat antzemateko antigorputz horren aurkako beste antigorputz fluoreszentea erabiltzen da (ikusi irudia)