Okupazio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
+erreferentzia atala
No edit summary
4. lerroa:
 
'''Okupazioa''' beste baten jabegoa den etxe, eraikuntza, lurralde, eta beste ezelako eremua eskuratzeari deritzo. Esanahiaren zentzua "hutsik dagoen edozer gauza" betetzetik dator. Orokorrean, jabearen baimenik gabe legez kanpoko jokaera da. Okupazio batean hartzen duen pertsonari '''okupa''' deitu ohi zaio.
 
== Okupa terminoa ==
Okupa eta bere eratorriak “okupazio” terminotik datoz. Etxebizitza abandonatuen okuopazioa betidanik egon izan da; [[Espainia|Espainian]] gorakada handia izan zuen [[60ko hamarkada|60ko]] eta [[70eko hamarkada|70eko hamarkadeetan]] landatik hirira lekualdatu zen jendeak behar zuen etxebizitzen eskariari irteera emateko. Bestalde, ikuskera politiko desberdinek lurrak, ekoizpen bideak eta etxebizitzak hartzea onesten dute.
 
Okupazioa [[80ko hamarkada|80ko hamarkadan]] jaiotzen da, squatter ingelesen antzera, terminoa zehazteko duda batzuen ondoren (gaztelaniaz ez baitzegoen okupazioa izendatzeko hitizik). Okupatzeak kutsu politkoa dauka, izan ere, etxebizitza bat hartzea ez da helburu soila, etxebizitza lortzeko zailtasunak salatzeko bidea ere bada.
 
Okupa hitza eta bere deribatuak prentsak eman ditu aditzera, ondorioz, ohikoa da horien erabilera eguneroko bizitzan zein komunikabideetan entzutea. Euskaraz, gaztelaniaz, katalanez eta galizieraz ere erabiltzen da. Hala ere, prentsak askotan okupa deitzen die helburu politikorik ez duten ekintzei.
 
“Mugimendu okupa” esapideari dagokionez, okupazioen inguruan dabilen mugimendu soziokulturala izendatzeko erabiltzen da. Batzuen ustez, ez da horrelako mugimendurik esistitzen, hots, okupazioak ez daude elkarren artean erlazionatuta.
 
== Etxebizitzen okupazioa ==