Haymarket afera: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
25. lerroa:
Gaur egun, epaiketa hori arrazoi politikoengatik aurrera eraman zela kontsideratzen da, ez arrazoi juridikoengatik. Akusatuen ideologia libertarioa eta langile errebelde kondizioa epaitu zen, ez gertakaria bera.
 
== Zigorrak ==
 
=== Kartzela ===
 
* Marcos Singolani: ingelesa, 39 urte, artzain metodista eta ehungintza langilea, betiko kartzela-zigorra.
 
* Oscar Neebe: estatubatuarra, 36 urte, saltzailea, 15 urterako bortxazko lanetara zigortua.
 
* Michael Schwab: alemaniarra, 33 urte, tipografoa, betiko kartzela-zigorra.
{{Aipua|Gutxi hitz egingo dut, eta seguruenik ez nituzke nire ezpainak nire isiltasuna garatu den komediarenganako koldarkeriatzat hartuko ez balitz. Hemen gertatu dena anarkia da, eta anarkia indarkeriaren aurkako etsaitasunezko dotrina da, ekoizpen sistema kriminalaren eta aberastasunen banaketa bidegabearen aurkakoa. Zuek eta zeuek bakarrik zarete agitatzaile eta konspiratzaileak.|Michael Schwab}}
 
=== Heriotza-zigorra ===
 
* George Engel: alemaniarra, 50 urte, tipografoa.
 
* Adolf Fischer: alemaniarra, 30 urte, kazetaria.
{{Aipua|Heriotza-zigorraren aurka protestatzea geratzen zait soilik, ez dudalako inongo krimenik egin. Baina nire ideia anarkistak adierazteagatik urkatua izan behar banaiz, askatasunari, berdintasunari eta fraternitateari diodan maitasunagatik, ez daukat eragozpenik. Argi eta garbi diot: nire bizitza daukazue.|Adolf Fischer}}
 
* Albert Parsons: estatubatuarra, 39 urte, kazetaria, Lucy Gonzalez Parsons mexikarraren gizona; gertakarien lekuan egon ez zela egiaztatu zen arren, bere burua entregatu zuen bere kideekin batera epai zezaten.
{{Aipua|Anarkiaren oinarrizko printzipioa soldataren abolizioa eta oraingo sistema industrial eta autoritarioa kooperazio unibertsalezko sistema aske batengatik ordezkatzea da. Gaur egungo gizartea errepresioaren bidez bakarrik bizi da, eta geuk langileen iraultza bat aholkatu dugu indarkeriazko sistema honen aurka. Nire ideia anarkistengatik urkatua izango banaiz, ongi da, hil nazazue.|Albert Parsons}}
 
<br />
 
* August Vincent Theodore Spies: alemaniarra, 31 urte, kazetaria.
{{Aipua|Epaile agurgarria, nire defentsa zeuen salaketa da, nire ustezko krimenak zeuen historia dira. Zigor nazakezue, baina gutxienez Illinoisko estatuan 8 gizon azkeneko askatasun eta justizia garaipenarenganako sinismena ez galtzeagatik zigortuak izan zirela jakitea nahi dut.|August Spies}}
 
* Louis Lingg: alemaniarra, 22 urte, arotza; exekutatua ez izateko bere zeldan.
{{Aipua|Ez, ez gaituzte krimen bategatik heriotzara kondenatzen, hemen tonu guztietan esan denagatik baizik: anarkiagatik zigortzen gaituzte, eta gure printzipioen ondorioz kondenatzen gaituztenez, nik altu oihukatzen dut: anarkista naiz! Mespretxatzen zaituztet, zeuen ordena, legea, indarkeria eta autoritatea mespretxatzen ditut. Urka nazazue!|Louis Lingg}}<gallery>
Fitxategi:George Engel portrait.jpg|George Engel
Fitxategi:Samuel Fielden portrait.jpg|Samuel Fielden
Fitxategi:Adolph Fischer portrait.jpg|Adolph Fischer
Fitxategi:Lingg-cropped&background.png|Louis Lingg
Fitxategi:Michael Schwab portrait.jpg|Michael Schwab
Fitxategi:August Spies portrait.jpg|August Spies
Fitxategi:Albert Parsons portrait.jpg|Albert Parsons
</gallery>
 
Jose Martiren kontakizuna, Chicagoko La Nacion de Buenos Aires egunkariko arduraduna:
{{Aipua|...beren zeldetatik irteten dira. Eskutik heltzen dira, irribarre egiten dute. Sententzia irakurtzen diete, eskuak bizkarrean lotzen dizkiete eskuburdinekin, besoak gorputzera lotzen dizkiete larruzko gerriko batez eta hil-oihal bat jartzen diete katekumeno kristauei bezala. Beheran dago jendartea, lerroetan eserita antzokian egongo balira bezala. Fischerren aurpegian sendotasuna agertzen da, Spiesenean erregutea, harrotasuna Parsonsenean, Engelek txiste bat kontatzen du bere kaputxaren inguruan, Spiesek "isilduko duzuen ahotsa nik orain esan ditzaketen hitzak baino indartsuagoa izango da etorkizunean" oihukatzen du. Kaputxak jaisten dizkiete, gero imintzio bat, hots bat, tranpa beherantz doa, lau gorputzak erori eta kulunkatu egiten dira dantza izugarri batean...|Jose Marti}}<br />
== Zortzi orduko lanaldiaren lorpena ==
[[1886]]<nowiki/>ko maiatzaren amaieran, zenbait sektore patronalek zortzi orduko lanaldia eskaintzea onartu zuten ehun milaka langileri. Arrakasta hain handia izan zen, ezen Gremio eta Batasun Antolatuen Federazioak bere bozkarioa honela adierazi baitzuen: "inoiz herrialde honen historian ez da honelako altxamendurik gertatu industrian. Lanaldiaren ordu kopuruak murrizteko nahiak milioika langile antolatzera eta erakundeetara afiliatzera bultzatu ditu, orain arte agitazio sindikalak axola eza bazien ere".