Euskal Herriko musika garaikidea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
24. lerroa:
[[Fitxategi:Zazpiribai.jpg|thumb|Ez Dok Amairu eta beste abeslari batzuen bilkura bat]]
{{nagusia|Euskal Kantagintza Berria}}
[[Manu Robles-Arangiz]]ek eta Luisa Bernaola emazteak euskal diasporarekin bat egin zuten 1937an indar kolpistengandik ihesi, eta gerraostean Arrangoitzen finkatu. Euskal kultura eta musikako ezin besteko erreferentzia bilakatu ziren aldi horretan Ipar Euskal Herrian, seme-alabek [[Soroak laukoa]] osatu zutenean, 1958 aldera. Aire berria eman zieten herri kantuei, gitarra espainolaz eta ahotsaz baliatuz. Sona handia hartu zuten, eta [[Mixel Labéguerie|Mixel Labeguerie]]<nowiki/>k mirespenez begiratu zien. Berbera musika egiten hasi zen, gitarra aldean hartuta. Bere doinuek oihartzun handia izan zuten, "Gu gira Euskadiko" edo "Primaderako liliak" abestiekin, esate baterako. 1961etik 1963ra zabaldu ziren haren lehen kantuak, orduko [[Jacques Brel]], [[Georges Brassens]] eta ''Nouvelle chanson''en eragin eta isuriaz. Tradizioarekiko haustura handia zen.
 
 
 
Labeguerieren kantuak mugaz gaindi igaro ziren [[Hego Euskal Herri]]ra, eta musika molde berriak probatzeko irrikaz zegoen gazte belaunaldi batek haiek entzun zituen. Kimu berri horien artean zeuden [[Benito Lertxundi]], [[Lourdes Iriondo]], [[Mikel Laboa]]