Euskal Herriko musika garaikidea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Wiki sintaxia garbitu
9. lerroa:
[[Fitxategi:Gernikako Arbola. Iparragirre, 1853.ogg|thumb|Gernikako Arbola ereserkia]]
[[Fitxategi:Pepita Embil & Gabriel Olaizola behind her (Sere, France, 1937-11-13).jpg|thumb|upright|[[Pepita Enbil]] eta Eresoinkako kideak ([[Sara]], 1937)]]
Euskal foruen galerak [[Ipar Euskal Herria]]<nowiki/>n (1790) eta [[Hego Euskal Herria]]<nowiki/>n (1839, 1841, 1876-77) euskal nortasunaren krisialdiaren hasiera ekarri zuen. XIX. mende lehen erdian bizirik zirauen bertako erakundeak eta legeak berreskuratzeko esperantza. Hala ere, kezkatutako pertsonaia aberatsek eta gai-adituek kultura arloan hasi ziren lanean, euskal kultura eta tradizioen estatusa igotzeko: oro har, [[Euskal Lore Jokoak|Lore Jokoak]] [[Anton Abadia]]<nowiki/>k bultzatu zituen [[Urruña]]n lehendabiziko aldiz 1851n. Gipuzkoan, [[Joan Ignazio Iztueta]]k [[Euskal dantzak|dantza tradizioaren]] bilketa lana egin zuen 1820 aldera (''[[Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira edo historia]]''), ohiturazko euskal musika tresnen berri emanez.
 
[[Burdinbide]]a heltzearekin ia batera, 1865ean, [[Orfeón Pamplonés|Iruñeko Orfeoia]] sortu zen, Europako orfeoi zaharrenetakoa, eta eskusoinua Piemontetik ekarrita sartu zen euskal herri musikan (1863). Gaztetatik, [[Pablo Sarasate]] [[Bidankoze|bidankoztarrak]] musikarako sena agertu zuen eta, 17 urte zituela, Pariseko Kontserbatorioko lehendabiziko saria eraman zuen biolin lehiaketan. Iruñeko Orfeoiak [[Jose Maria Iparragirre]]<nowiki/>k aldean gitarra hartuz ondu eta zabaldutako doinu herrikoi berriak kantatu zituen, garai horretako gizarte eta politika aztoramendua islatuz. Ordukoak dira ''[[Gernikako arbola (abestia)|Gernikako arbola]]'' ereserkia (1854), ''Zibilak esan naute'', etab. Hertsiki lotuta zegoen herri musika bertsolarien eta koblakarien jardunarekin. 1876ko foruak galtzearekin batera hil zen [[Bilintx]] hiriko bertsolari eta poeta (''[[Behin batean Loiolan|Bein batian Loyolan]]'', ''[[Juana Vishenta Olave]]''...), eta [[Lapurdi]]<nowiki/>ko Lore Jokoek Pirinioak zeharkatu zituzten Donostiaraino Euskal Festa bihurtuta (1891), eta pixka bat geroago Bilbora. Donostian, [[Raimundo Sarriegi]]k hainbat doinu sortu zituen, [[Serafin Baroja]]ren hitzak zituztenak, eta Danborradan ezin bestekoak bihurtu zirenak.
 
Garai berriko interes etnografikoaren haritik, [[Jose Gonzalo Zulaika]]k, "Aita Donostia"k, euskal kantuen bilketa lan handia egin zuen. Donostiako turismo giroan murgilduta, [[Jose Maria Usandizaga]]k euskal gaiak jorratu zituen bere zarzueletan eta operetan, hala nola ''Mendi mendiyan'', baita ''Las golondrinas'' ere, kanpoko eliteen gustuari lotuz. Musika jasoan, 1886an jaiotako [[Jesus Guridi]] gasteiztarrak ere zarzuelak, operak, ganbera musika eta abar landu zituen. Arabako Foru Aldundiak "euskal musikagile handiena" izendatu zuen. Usandizagaren lagun-mina zen, eta [[Ziburu]]ko oporraldietan euskaldun hazitako [[Maurice Ravel]]ek ere Usandizagarekin posta elkartrukea izan zuen. Azken honek musika sinfonikoko konponketak egin zituen, piano-jole izateaz gain; ''[[Bolero (Ravel)|Boleroa]]'' da bere lan ausart eta ezagunena. [[Bigarren Karlistaldia]]ren bueltan, [[Julian Gaiarre]] erronkariarra ospea hartuz joan zen Iruñeko Orfeoiaren epelean, tenor bakarlari gisa (1890ean hil zen).