«Haymarket afera»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
 
Haymarket afera [[Langileen Nazioarteko Eguna]]ren aurrekari gisa azaltzen da<ref>{{Erreferentzia|izenburua=The History of May Day|url=http://www.marxists.org/subject/mayday/articles/tracht.html|aldizkaria=www.marxists.org|sartze-data=2018-05-27}}</ref>.
 
== Testuingurua ==
Errebolta honi bidea ireki zioten gertakariak [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetako]] [[Industria Iraultza|Industria Iraultzaren]] inguruan kokatzen dira. XIX. mendearen amaieran, [[Chicago]] Estatu Batuetako bigarren hiria zen. Mendebaldetik zein hegoekialdetik milaka abeltzain tren iristen ziren urtero, eta horrela, lehenengo herrixka apalak sortzen hasi ziren, geroago ehun milaka langile izango zituztenak. Bestalde, gune urbano hauek mundu osoko txoko desberdinetatik etorritako emigranteak hartu zituen XIX. mendean zean.
 
=== Zortzi orduko lanaldiaren aldarrikapena ===
Langileen oinarrizko eskarietako bat 8 orduko lanaldia zen; "zortzi ordu lanerako, zortzi ordu lotarako eta zortzi ordu etxerako" zioten. Kontextu honetan hainbat gertakari jazo ziren. [[1829]]<nowiki/>an [[New York (estatua)|New York]] hiriko legislaturari zortzi orduko lanaldia eskatzeko mugimendu bat sortu zen. Lehenago hemezortzi ordu baino gehiago lana egitea debekatzen zuen lege bat zegoen, "beharrezkoa den kasuetan izan ezik". Ez balego behar hori, edozein funtzionariok 25 dolarreko multa jasoko zuen bere trenbide langile edo makinista bat ordu kopuru hori baino gehiago lan egitera behartu bazuen.
 
[[Kanada|Kanadako]] mugimendu sindikalak antzeko kanpaina bat abiarazi zuen 1872tik aurrera lanordu mugatuaren eta eskubide sindikalen alde<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Labour Day: the holiday that Canada gave the world|data=2006-04-25|url=https://web.archive.org/web/20060425182932/http://www.nupge.ca/news_2003/n01se03a.htm|aldizkaria=web.archive.org|sartze-data=2019-05-31}}</ref>. Kanadan [[1870eko hamarkada|1870eko hamarkadan]] lortu ziren eskubide horiek.
 
Langileen gehiengoa Lanaren Jaunen Orden Noblean zeuden afiliatuta, ikuspegi anarkista zeukana; aldiz, American Federation of Laborrek indar gehiago zeukan. Bere laugarren kongresuan, [[1884]]<nowiki/>eko urriaren 17an, [[1886]]<nowiki/>ko maiatzaren 1etik zortzi orduko lanaldia lortu zutela adierazi zuten. Eskari honi erantzunik jaso ezean, grebara joango zirela zin egin zuten. Batasun sindikal guztiei horrela jokatzeko aholkua eman zieten. Sindikatuen interesa piztu egin zen; izan ere, aukera posiblea ikusten zuten lanaldia 8 ordukoa bilakatzea eta horrela lanpostu gehiago sortuko ziren. Bi urtetan zehar solidaritatea eta borrokaren sentimendua piztu zuen langileen artean.
 
1886an, Estatu Batuetako presidentea zen [[Andrew Johnson|Andrew Johnsonek]] Ingersoll legea ezarri zuen<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Día del trabajador. ley ingersoll. un derecho laboral social aun en controversia. - posttigo|hizkuntza=es|data=2012-05-03|url=https://posttigo.com/blog/dia-del-trabajador-ley-ingersoll-un-derecho-laboral-social-aun-en-controversia|aldizkaria=abogados|sartze-data=2019-05-31}}</ref>, 8 orduko lanaldia onesten zuena. Denbora gutxira, 19 estatutan 8 eta 10 orduko lanaldiak exijitzen zituzten legeak zigortu ziren. Lan baldintzak antzeko jarraitzen zuten eta egoera jasanezina zen.
 
Ingersoll legea bete ez zenez, langileen erakundeak eta sindikatuak mobilizatu egin ziren. Prentsaren iritziz 8 orduko lanaldiaren aldeko mugimendua "amorragarri eta lotsagabea", "patriota eroen delirioa" eta "lanik egin gabe ordainsaria eskatzea bezalakoa" zen.
 
== Epaiketa ==
1886ko ekainaren 21ean 31 arduradunen aurkako epaiketa hasi zen, nahiz eta gero kopurua 8ra jaitsi zen. Epaiketa ustela eta arauak errespetatu gabekoa izan zen arren, prentsa horiak 8 pertsona horiei errua botatzen jarraitzen zuen eta "kanpotarrak urkatzeko" ideiak zabaldu zituen. 8 pertsona horien aurka ezer egiaztatu ahal izan ez zen arren, errudunak aitortu zituzten, gizartearen eta ordenaren etsaiak izendatuz. Hiru atxilotu egin zituzten eta 5 berriz, urkatu<ref>{{Erreferentzia|abizena=Berria.eus|izenburua=Langile izateko lanak|hizkuntza=en|url=https://www.berria.eus/paperekoa/2063/017/003/2015-05-02/langile-izateko-lanak.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2019-05-31}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Los ocho de Haymarket, el origen del 1 de mayo|hizkuntza=es|url=https://www.kamchatka.es/es/martires-haymarket|aldizkaria=Kamchatka|sartze-data=2019-05-31}}</ref>.
 
Gaur egun, epaiketa hori arrazoi politikoengatik aurrera eraman zela kontsideratzen da, ez arrazoi juridikoengatik. Akusatuen ideologia libertarioa eta langile errebelde kondizioa epaitu zen, ez gertakaria bera.
 
== Zortzi orduko lanaldiaren lorpena ==
174

edits