«IV. Internazionala»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
 
Gaur egun IV. Internazionala hainbat eszisio txikitan bereizita gelditu da.
 
== Trotskismoa ==
[[Trotskismo|Trotskistek]] [[Kapitalismo|kapitalismoaren]] aurka eta [[Estalinismo|estalinismoaren]] aurka posizionatzen dute euren burua. Euren ustez, proletariotaren iraultza lehenengo pausoa da [[Iraultza etengabea|Iraultza Etengabea]] ezartzeko. Bestalde, langileen estatua ez litzateke posible izango kapitalismoaren presioa gainean izanik, gainerako herrialdeetan ere horrelako iraultza sozialista bat emango ez balitz. Teoria hau, estalinisten [[SESB]]<nowiki/>n aurrera eraman nahi zuten “herrialde bateko sozialismoa”-ren teoriaren aurkakoa izango litzateke. Horretaz gain, Trotski eta bere jarraitzaileek asko kritikatzen zuten [[Iosif Stalin|Iosif Stalinen]] [[Totalitarismo|totalitarismoa]], izan ere, demokraziarik gabeko [[Sozialismo|sozialismoa]] ezinezkoa dela baieztatzen zuten. Sobietar Batasuneko demokrazia eza ikusita, estatu hori langile-estatua ez zela, langile-estatu degeneratua zela baizik, ondorioztatu zuten.
 
Trotski eta bere jarraitzaileak 1923. urtetik egon dira oposizio ezkertiarra bezala antolatuta. Sobietar Batasunaren burokraziaren aurka agertu ziren; trotskisten ustez, gainbehera hau sobietar ekonomiaren isolamenduaren eta pobreziaren ondorioz eman zela baieztatuz. Stalinen “herrialde bateko sozialismoa”-ren teoria 1924an garatu zen Trotskiren Etengabeko Iraultzari kontra egiteko. Honek kapitalismoa akabatzeko eta sozialismoa ezartzeko, iraultza mundial bat behar-beharrezkoa dela dio. 1924a baino lehenago, boltxebikeen perspektiba internazionala Trotskik gidatu zuen.
 
Halako batean, Trotski erbesteratua izan zen eta bere jarraitzaileak atxilotu egin zituzten. Hala ere, ezker-oposizioak lanean jarraitu zuen isil gordeka Sobietar Batasunean. Trotski Turkiara joan zen 1928an, baina geroago [[Frantzia|Frantzian]], [[Norvegia|Norvegian]] eta azkenik, Mexikon egokitu zen, [[Diego Rivera]] eta [[Frida Kahlo|Frida Khaloren]] etxean. Erbestean bere ideiak defendatzen jarraitu zuen, lan berriak ere argitaratu zituen. Stalinen aginduetara, 1940ko abuztuan, [[Ramon Mercader]] agente eta militante komunistak hil zuen [[Mexiko|Mexikon]] piolet bat erabiliz.
 
== Langile internazionalak ==
174

edits