XXI. mendeko sozialismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
3. lerroa:
[[Sozialismo iraultzaile]]a da XXI. mendeko sozialismoaren [[Estatu sozialista]] eredua eta haren iturriak filosofia eta ekonomia marxistan daude. Lau ardatzetan oinarritzen da: lurraldeen garapen demokratikoa, ekibalentzien [[ekonomia]], [[demokrazia]] parte-hartzailea eta oinarrietatik antolatzen diren erakundeak. Dieterich-ek, ''XXI. mendeko sozialismoa'' liburuan, [[Karl Marx]] hartzen du abiapuntu dinamika soziala eta klase borroka aipatuz. Era berean, teoria marxista berrikusten du gaur egungo mundura egokitzeko asmoz, jakintzaren esparruan egin diren aurrerakuntzak erantsiz, baita sozialismoa ezartzeko izandako saiakerak, mugak eta proposamen konkretuak ere, besteak beste ekonomia politikoaren alorrean edo herritarren parte hartzean, zeina futnsezkotzat jotzen duen esplotaziorik gabeko gizarte bat sortzeko. Laburbilduz, XXI. mendeko sozialismoak aurreikusten du beharrezkoa dela estatuaren boterearen berrindartze erradikal bat, botere hori gizarteak demokratikoki kontrolatuta, gizarteak garapenean aurrera egin dezan.
 
[[Bolivariar Iraultza]]ren testuinguruan, 2006ko erdialdean egindako hitzaldi batean, Chávezek nabarmendu zuen sozialismo horretara iristeko trantsizio fase bat izango dela, ''Demokrazia iraultzaile'' izenekoa. Hugo Chávezek azaldu zuenez, ''"konpromisoa hartu dugu Bolivariar Iraultza sozialismorantz bideratzeko eta laguntzeko sozialismoaren bideari, XXI. mendeko sozialismo bat, elkartasunean oinarritzen dena, anaitasunean, maitasunean, askatasunean eta berdintasunean"''. Gainera, sozialismo hori ez dago aurrez definitua. Chávezek esan zuenez, ''"kapitalaren forma eraldatu behar dugu eta sozialismo berri baterantz jo, egunero eraiki behar dena".''
 
== Egitura ideologikoa ==
Dieterichek ez du gizarte demokratiko, partizipatibo, sozialista eta gizarte-klaserik gabeko gizarte bat lortzeko eredu bakar eta absolutu bat ezartzen. Hobeto esanda, "Proiektu Historiko Berria" deiturikoa garatzeko metodologia bat ezartzen du. Proiektu honen oinarri estrategikoak Boterearen Bloke Erregionala eta Botere Popularraren Bloke Erregionala dira; lehena Estatu progresisten integrazio ekonomiko eta politikoaren arduraduna da eta bigarrena, berriz, XXI. mendeko sozialismoa bultzatzeko mugimendu sozialen koordinazio kontinentalaren arduraduna da. Horri Estatuen arteko kolaborazio solidarioa gehitu behar zaio; hau da, autogestioa eta komunitateen elkarlana.
 
=== Baliokidetasun ekonomia ===
''XXI. mendeko sozialismoan'', Dieterichek merkatu salneurrietan, [[Merkatu-ekonomia|merkatu ekonomia]] eta [[Kapitalismo|kapitalismoan]] oinarrituta ez dagoen modelo ekonomiko bat proposatzen du; izan ere, desberdintasun sozialen eta [[Baliabide natural|baliabide naturalen]] ustiapenaren jatorriak horiek direla ondorioztazen du.
[[Fitxategi:Rosa de peters.svg|thumb|Petersen Arrosa, produktu edo zerbitzu baten balioa kalkulatzeko tresna.]]
Lanaren balioan oinarritutako ekonomia balioak proposatzen ditu, produktu eta zerbitzuen trukaketarako eta ez eskari eta eskaintzapean oinarritutakoak. Lanaren balio hori produktu bat ekoizteak edo zerbitzu bat eskaintzeak eskatzen duen denboraren bidez neurtuko litzateke. Gainera, lan hori burutzeko behar diren erramintak ekoizteko behar den denbora ere gehitu beharko litzaioke. Honek suposatzen duen arazo praktikoa gainditzeko, ''Petersen arrosa'' erabiltzea proposatzen du.
 
Dieterichentzat, oraingo merkatu eredua etekinetan eta jabetzetan zentratu da, ekonomiaren zentzua alde batera utziz. Bere iritziz, ekonomia politikoak ez luke gutxi batzuk aberasteko moduan funtzionatu behar, produktibitatea izan beharko luke helburu.
 
Zentzu horretan, prezioek determinatzen dute non inbertitu, zenbategatik lana egin, zer eta zenbat erosi, zenbat eta noiz aurreztu; sistemaren ardatza dira, alegia. Merkatuak ongi funtziona dezan, oinarrizkoa da merkatua monopolikoa ez izatea, Estatua eraginkorra izatea eta ez ustela izatea. Hala ere, merkatu librearen eraginkortasunaren aurrean, eredu sozialista bat planteatzea ez da nahikoa. Gauzak horrela, izan diren saiakera historiko guztiek porrot egin dute sistematikoki.
 
XXI. mendeko sozialismoaren ereduan, produktuen balioa (prezioa) ekoizpen denborei lotuta joan beharko litzateke. Era horretara, birbanaketak pertsonen interes errealekin bat joango lirateke. Dieterichentzat, sozialismo hau demokratia partizipatiboaren sakonketa eta zabaltze bat da, non egunerokotasunaren dimentsioak, estetika eta arrazional-kritikoa aldaketa sozialak barne hartu behar dituen.
 
=== Etengabeko birformulazioa ===
Dieterichek, bere obraren amaieran, eztabaida ireki eta konstruktibo bat irekitzen du, XXI. mendeko sozialismoaren proiektua hobetzeko. Beraz, ondoriozta dezakegu ideologiak birformulatzen jarraitzen duela.
 
Dieterichek "ekoizpen bideen estatizazioak XXI. mendeko ekonomia sozialistaren arazoa konpontzen ez duela" planteatzen du. Horri "arazo ekonomikoa informatikoa dela" gehitzen dio.
 
=== Ordezkapen demokratikoa: demokrazia zuzena eta hiru ganberak ===
Ideia hauen babesleek komunitatearen ordezkapena maila guztietan (munizipala, autonomiko edo estatala, nazionala edo federala...) arazo konplexua dela eta hiru iturri dituela (ideologikoa, sindikala eta territoriala). Hori konpontzeko hiru ganbera egon beharko litzatekeela maila bakoitzean argudiatzen dute.
 
1826ko Konstituzio Bolivariarra hiru ganberen konstituzioaren adibide garbia da. Botere Legegilearen zentralizazioa eta kontzentrazioa ganbera horien sorreraren ondorio ziren. [[Simón Bolívar|Simon Bolivarren]] esanetan, hiru ganberen ereduak ganberen arteko gatazkak konpondu beharko lituzke eta legeak ez lirateke eraginik gabe geratuko edo hiru aldiz aztertuko lirateke ezezkoa jaso aurretik.
 
XXI. mendeko sozialismoan Subiranotasun kontzeptuari definizio berri bat ematen zaio bere bi alderdietan:
 
# '''Subiranotasun politikoa:''' herritarrek organoetan (parlamentuak eta alderdi politikoak) aukeratutako ordezkarien fruitua da.
# '''Subiranotasun soziala:''' ideologikoak ez diren bi alderdi desberdinek ordezkatzen dute, sozioekonomikoak (sindikatu eta kontzeju ekonomiko, sozial edo patronalak) eta herritar territorialak (Senatua).
 
Berrikuntza handien aurrean aldaketa txikien etengabeko birformulazio bat aurreikusten da, epe ertain edo luzerako sistemaren hobekuntza bat ekarriko dutenak. Rol honetarako eragile hauek garrantzia handia dute:
 
# '''Demokrazia errepresentatiboaren eragileak:''' subiranotasun politikoaren (alderdi politikoak) ordezkariak + subiranotasun sozialaren (senatua + ganbera sozioekonomikoa) ordezkariak.
# '''Demokrazia zuzenaren eragileak:''' hobekuntza prozesu baten parte den eta oinarri herritarra duen birformulazio ideologikoa eta demokrazia errepresentatiboko eragileekin elkarrekintza.
 
=== Helburua: Kalitate Totaleko Demokrazia ===
Kalitate Totaleko Demokraziak sistema demokratikoaren hobekuntza etengabea suposatzen duen metodologia da. Metodologia hau ikuspuntu demokratiko errepresentatibo zein demokrazia partizipatibo batetik aplikatzen da.
 
Printzipioak:
 
# '''Herritarra orientatzea''': herritarra demokraziaren ekoizlea da. Bitartekaria zein helburua da.
# '''Eragileen identifikazioa''': Komunitate ideologiko edo politikoa, komunitate territoriala, komunitate sozioekonomikoa. Instrumentua: hiru ganberako parlamentua (Senatua/Parlamentua/Ganbera sozioekonomikoa).
# '''Autodeterminazio printzipioa''': denek helburuen komunikazio eta determinazioan parte hartzen dute.
 
Kalitate Totaleko Demokraziak, XXI. mendeko sozialismoaren helburua denak, Kauzolana dauka metodologia gisa ezarrita. Kauzolanak Kaizen filosofia edo metodologia japoniarra (jatorrian ekoizpen-sistema industriala zen) eta auzolan euskalduna, "andecha" galiziarra, "coor" irlandesa eta "minka" praktika komunal andinoak batzen ditu. Biak beraz, Kalitate Totaleko Demokraziaren osagaiak dira:
 
==== [[Kaizen]] ====
Kaizen metodologia aurrera eramateak ondorio hauek ekarriko lituzke:
 
# Fleibilitatea eta egokitzapena herritarrean, kontextu soziopolitiko globalizatu batean: Shojinka.
# Parte hartzearen eta ideia berrien ekarpenen handitzea: Soifuku.
# Biztanleen autokontrola edo betoa gobernuaren akatsen aurrean: Jidoka.
 
==== [[Auzolan]] ====
Auzokideen artean lan egiteko modu zaharrenetariko abt da. Udaletxeak edo auzotarren arteko bilera batean noiz, non eta nola lan egiteko ardurak banatzen dira.
 
== XXI. mendeko sozialismoa Latinoamerikan ==