Manierismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
7. lerroa:
== Manierismoaren jatorria eta definizioa ==
[[Fitxategi:Vasari.jpg|thumb|200px|ezkerrera|[[Giorgio Vasari]].]]
Manierismoaren jatorri etimologikoa [[XVI. mendea|XVI. mendeko]] idazleren batzuk, [[Giorgio Vasari]] kasu, ''-ren modura'' (''a la maniera'') margotzen zuten artistei ematen zieten definiziotik dator, hau da, [[Michelangelo]], [[Leonardo da Vinci]] edo [[Rafael]]en estiloa jarraituz, baina, hasieran behintzat, izaera artistiko argi bat mantenduz. Vasarik bi modutara erabiltzen zuen ''maniera'' hitza, inoiz ez era gaitzesgarrian. Batetik, bere garaiko artearen estiloari burla hitz egiteko, adibidez, ''manera modernoa'' erabiliko zuen, Bestetik, obra baten ezaugarri bereziez ari zelarik, hala nola harmoniaz, neurriez, fantasiaz edo dotoretasunaz, ''bella maniera'' erabiliko zuen. Manierismoak artista bakoitzaren ''maniera'' pertsonal edo partikularra goresten du. Artelan manieristak guztiz kapritxosoak dira, arrazoirik gabe eginikoak. Manierismoa paradoxikoa, probokatzailea, anekdotikoa, anbiguoa, birtuosistikoa da <ref name=":0">{{Cite book|hizkuntza=castellano|izenburua=Renacimiento y Manierismo en Europa|urtea=1989|abizena=Suarez Quevedo|izena=Diego|orrialdeak=|orrialdea=|argitaletxea=Madrid:Grupo Historia del Arte 27, Información y Revistas S.A.16|ISBN=}}</ref>.
 
Izenaren esanahi gutxiesgarria aurrerago erabiltzen hasi zen, ''maniera'' hori maisu handien teknika imitatibo hotz bat bezala ulertua izan zenean. Italiako [[Pizkundea|Pizkunde]] beteko artista handien eta batez ere Michelangeloren perfektotasun idealaren ondoren, [[XV. mendea]]ren bukaeran, jadanik [[XVI. mendea|XVI. mendeko]] artisten gainbehera etorri zelako ideia zabaldu zen. Ideia hori gero [[Giovanni Pietro Bellori]]k bereganatu zuen [[1672]]an, Pizkundeko pintore handienen obrak (Rafael, Michelangelo) haien erara, baina orijinaltasunik gabe, antzeratzen zituztenak izendatzeko. Hala bada, manierista hitza [[XVII. mendea]]ren erdialdean hasi zen erabiltzen gaitzespen zentzuarekin artista imitatzaile eta zaharkitu horiek izendatzeko.
19. lerroa:
== Manierismoa kokatuz: testuinguru historiko-artistikoa ==
Manierismoaren garaia krisi garaia izan zen, aldaketa garaia. Erlijioaren testuinguruan, [[Martin Lutero|Martin Luther]]-en [[Erreforma protestantea|Erreforma Protestantea]] burutu zen. [[Humanismo|Humanismoak]] bultzaturik, kristautasunaren sorrerako baloreetara bueltatze bat proposatzen zuten, ildo [[Katolizismo|katolikoak]] erakusten zituen gabeziak salatuz; haien artean, [[Aita santu|Aita Santuaren]] korrupzioa. Horrez gain, 1527. urtean Sacco di Roma edo Erromako Arpilatzea gauzatu zen [[Karlos V.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Karlos V.]]<nowiki/>aren eskutik. Zientziari dagokionez, [[Nikolas Koperniko|Nikolas Kopernikok]] teoria heliozentrista proposatu zuen 1543. urtean, erlijio kristauarentzat kolpe zuzena izan zena <ref name=":0" />.
 
 
=== Manierismoa eta Kontraerreforma ===
32 ⟶ 33 lerroa:
 
[[Rodolfo II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Pragako Rodolfo II.]] fenomeno hau hobekien laburtzen duen enperadorea izan arren, aurreko [[Habsburgotar monarkia|habsburgotarrek]] jada bildumazaletasun inperial honen oinarria finkatu zuten. [[Karlos V.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Karlos V.]]<nowiki/>aren ondorengo izan zen [[Fernando I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Fernando I.ak]] (1558-1564) jada artea erabili zuen bere boterea adierazteko; besteak beste, [[Leone Leoni]] artista italiarra eta manieristaren arte aulikoaren eraginpean. Gerora, Granvela kardinalak [[Leone Leoni]] eta [[Tiziano]] bezalako artisten obrak eskuratu zituen; hiltzean, [[Rodolfo II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Rodolfo II.ak]] bere bildumara gehitu zituenak. [[Fernando I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Fernando I.aren]] ondorengoa, [[Maximiliano II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Maximiliano II.ak]] (1564-1576) bide beretik jarraitu zuen. Honek zientzia naturalekiko interesa piztu zuen gorte germaniarrean, gerora [[Rodolfo II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Rodolfo II.ak]] garatuko zuena. Horrez gain, artearen gaineko irakurketa ludiko eta esoteriko baten alde egin zuen. Jada [[Arcimboldo]]k [[Maximiliano II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Maximiliano II.arentzat]] lan egin zuen, enperadorearen gortearentzat jai-tresnak diseinatuz. [[Rodolfo II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Rodolfo II.arekin]] (1576-1612) gorte germaniarra Europako zentro intelektual nagusienetarikoa bilakatu zen, korronte manieristen erakusle. Izan ere, adituen arabera Artea eta Zientzia batera adierazten diren azken adibide gutxietariko bat dugu gorte rodolfotarra. XVI. menderako jada ezberdinak diren bi disziplina kontsideratuko ziren, artea gizakion alde psikologiko-emozionalarekin lotuz (gerora arte barrokoaren oinarri bihurtuko zena). Inperioaren hiriburua [[Viena]] izatetik [[Praga]] izatera igaro zen. Europa banatzen zuen erlijio-gatazketatik urrun, [[Rodolfo II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Rodolfo II.aren]] gorte katolikoa garaiko zentro intelektual garrantzitsuenetarikoa bilakatu zen. Bilduma honen bidez, artearekiko eta natur-zientziekiko zuen zaletasuna asetzeaz gain, [[Habsburgotar monarkia|Habsburgoko Etxearen]] handitasuna goraipatzen zuen. Garaiko zein aurreko garaietako artisten obrak ([[Pieter Bruegel Zaharra|Brueghel]], [[Tiziano]], [[Leone Leoni]], [[Arcimboldo|Arcimboldo,]] …), harri-bitxiak, zeramika piezak, tresna zientifikoak, erlojuak, … eta antzeko objektuak biltzen zituen bere gortean. Horrez gain, garaiko intelektual ugarik bere gortean babesa eta egoitza aurkitzen zuten: astrologoak, alkimistak, filosofoak, zientifikoak edo astronomoak, besteak beste <ref name=":0" />.
 
 
== Arte manieristaren ezaugarri orokorrak ==