Amandre Santa Ines: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
9. lerroa:
 
== Amandre Santa Ines momia ==
Testamentuan adierazi zuen Inesek Okariz familiak [[San Joan Bataiatzailearen eliza (Arrasate)|Arrasateko parrokian]] zuen kaperan hobiratua izan nahi zuela, baina gorpuaren garraioa ez zen berehalakoan posible izan eta [[San Frantzisko komentua (Valladolid)|Valladolideko San Frantzisko komentuan]] ehortzi zuten. Urte batzuen buruan Inesen nahia betetzeko atera zuten Valladolideko hobitik Arrasatera eramateko, baina orduan konturatu ziren gorpuzkinak guztiz usteldu gabe, [[Momia|momifikatuta]] zeudela<ref name=":0" />.
 
Harrezkero, San Joan Bataitzailearen kaperan izan zen bitartean, Arrasateko herrian gurtze herrikoia hasi zen, emakumezko hura santua zelakoan eta otoitz eginez gero indar sendagarria zuelakoan. Amandre Santa Ines esaten zaio Arrasaten, amandrea delarik errespetuzko forma, sinonimoa bai [[Aitona-amonak|amonarena]] eta baita ama-pontekoarena.