Gabriel Aresti: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Barne lotura zuzenketa: Kriseilu
7. lerroa:
Gurasoak [[baserri]]tar jatorriko "euskaldun galduak" zituen eta 12 urterekin hasi zen euskalduntzen: “''Egondu nintzen ordu luzeak euskal liburuen ganean, izaera berbakintzea geureak estudietan''”. [[1954]]an, 21 urte zituela, argitaratu zituen lehen poemak eta hamar urte geroago, [[1964]]an bere lanik esanguratsuena, [[Zarautz|Zarauzko]] [[Itxaropena (argitaletxea)|Itxaropena Argitaletxearekin]]: ''[[Harri eta Herri]]''. ''La Tertulia de la Concordia'' deituriko bilgunean [[Blas Otero|Blas de Otero]] eta [[Gabriel Celaya|Gabriel Zelaia]] poetak izan zituen solaskide eta bere poesiagintzan erreferentzia nagusi bihurtu ziren, Espainiako [[Antonio Machado]] bezalakoekin batera, eta eragin horiek poesia sozialaren bideak harrarazi zizkioten: Arestirentzat, literatura oro da soziala. Poesia herriaren kontzientzia pizteko arma baliagarria dela eta literatura gizartea aldatzeko gai dela uste osoa zuen: Esanen dute / hau / poesia / eztela,/ baina nik / esanen diet / poesia / mailu bat/ dela ("Poesia", 1963).
 
Literaturako genero guztiak idatzi zituen: poesia, narrazioa, antzerkia eta saiakera. [[Kriseilu (argitaletxea)|Kriseilu]] antzerki taldearekin elkarlanean, euskal antzerki berriaren aitaponteko izan zen.
 
Itzultzaile bikaina zen. Literatura unibertsaleko hainbat lan euskarara itzuli zituen, besteak beste [[T. S. Eliot|T.S. Elliot]], [[Giovanni Boccaccio|Boccaccio]], [[James Joyce]] eta [[Bertolt Brecht|Bertold Brecht]]. Aresti, [[galizia]]r intelektual batzuen lagun mina zen eta hartu-eman estuak izan zituen Bilboko galiziar komunitatearekin, hango "Centro Gallego"-ko ohiko bezeroa izaki. Hori zela eta, [[Federico García Lorca]]k [[galiziera]]z idatzitako poemak, [[Alfonso Rodríguez Castelao|Castelaoren]] ''"Nós"'' albuma eta [[Ramón María del Valle-Inclán|Valle-Inclánen]] [[gaztelania]]zko ''"Divinas Palabras"'' euskaratu zituen. Guardia Zibilak, haren etxean egindako miaketa batean, [[James Joyce]]ren ''Ulises'' eleberri erraldoiaren itzulpen eskuizkribua konfiskatu omen zion; paper-sorta hartaz ez da ezer gehiago jakin.