Gabriel Aresti: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Ideologia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
13. lerroa:
1957an [[Euskaltzaindia]]ko langile izendatu zuten. Aldi berri baten barruan, [[euskara batu]]aren gurasoen artean koka dezakegu, [[Koldo Mitxelena]], [[Luis Villasante]] eta [[Txillardegi]] euskalariekin batera. Hasiera haietan euskal idazleek erabili zuten ''Euskara Batuaren Kutxa'' bezalako lanen egilea izan zen, batasunaren hastapenetan hiztegi eta morfologia batu bat proposatu zituela. Gai horren harira, garai hartako eztabaida gogorretan parte hartu zuen, euskara batuaren aurka zein alde zeudenekin.
 
Ideologiari dagokionez, Arestiren kezkak esparru sozial eta nazionalaren artean banatzen ziren eta gaztetan [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJ]]/[[Euzko Gaztedi|EGI]]ren inguruan egon ondoren [[Euskadiko Partidu Komunista|Euskadiko Alderdi KomunistarenKomunista]]tik gertu ibili omen zen. Edonola ere, ez zen inoiz inongo alderdi politikotako militante izan eta jende askorentzat deserosoa zen pentsaera independente eta polemikoa mantendu zuen heriotzara arte. Ezin eraman zezakeen Bilboko burges jeltzale erdaldunen itxurakeria eta langile [[maketo]]en giroan askoz gusturago sentitu zen. Beti unibertsalismoa eta bertako euskal sentimendua uztartu nahian, kritikak eta erasoak alde guztietatik jasan behar izan zituen: Ezkerretik "burges txikitzat" hartzen zuten bitartean, nazionalista batzuek [[Espainiar nazionalismo|espainolista]] zelako zurrumurrua zabaldu zuten. Garai hartan ''eladioak'' deituraz ezagunek, [[Eusko Langileen Alkartasuna|ELA]] sindikatuko sektoreek, [[boikot]]erako deialdiak egin zituzten Arestik eta [[Oskorri]] taldeak elkarlanean egiten zituzten musika-saioen aurka. Artikulu eta gutunen bitartez, 1960ko eta 1970eko hamarkadetako euskal herritar intelektual nagusi guztiekin izan zuen iskanbila dialektikoren bat edo beste.
 
Poeta sozial eta iraultzaile bezala definitu dute, eta ''poeta hiritar'' ere bai. Sarritan esan izan da, [[Bilbo]] hiria euskararen mapan kokatzea Arestiri zor diogula. Hain zuzen ere, 1950eko eta 1960ko hamarkadetako Bilbo industrial hura biziki presente egon da haren lanean; bera bizi izandako langileen auzoak: [[Zorrotza]] eta [[Basurtu]]. Azken auzo horretakoa da [[Amelia Esteban]] haren emaztea, "Melitxu", [[León (Espainia)|Leondik]] etorritako familiakoa.