«Agustin Hiponakoa»: berrikuspenen arteko aldeak

t
(irakurtzea zailtzen zuten gehiegizko letra lodiak kentzea)
Politika agustindarraren dotrina ''[[Jainkoaren hiria]]'' liburuan agertzen da, zeina [[Erroma]]ko erorketaren ondorioz idatzi baitzuen gertakariaren azalpenak emateko. Bertan, historiaren bilakaera fededun eta ez-fededunen arteko gatazka gisa azaltzen du, Ongiaren Hiria eta Gaizkiaren Hiria metafora gisa erabiliz. Azkenean eta helmuga jakina duen bilakaera bati jarraiki, Jainkoaren Hiriak lortuko du garaipena, [[Apokalipsis]] liburua adierazten duenaren arabera. Botere politikoa elizaren mendean izatea defendatuko du bitartean, erakunde politikoak gizatiarrak eta ondorioz akastunak diren arren. Hala ere, erakundeen beharra defendatu egingo du, beraiei izaera jainkotiarra emanez.
 
=== ''[[Jainkoaren hiria]]'' ===
410. urtean bisigodoek Erroma hartu zuten. Kristauen artean kezka sortuzensortu zen ea inperioa desagertzekotan berarekin batera kristautasuna desagertuko ote zen. Kezka horri erantzuna eman zion San Agustinek ''[[Jainkoaren Hiriahiria]]'' liburuan. Bertan, historiaren nondik norakoa planteatu behar izan zuen.
 
Agustinen ustez, historiak ziklo bat osatu beharrean, hau lineala da, eta helburu jakin bat du: gertakarien atzean —Jainkoaren probidentziari jarraituz— arrazoi bat dago ezinbestez, hau da, argumentu bat du. Historia, Jainkoak gizakiaren salbamenaren alde esku hartzearen historia da. Gaitz guztiak gizakiak sortuak izan arren, Jainkoaren obra oztopatzen duten arren, denbora guztien amaieran Jainkoaren Erresuma gauzatuko da, eta gaitza betiko desagertuko da mundutik. Erromatar inperioaren erorketa posible da, baina, Jainkoaren Hiriak, Erroma desagertuta ere, biziraungo du.