t
bandalismo ekintzak desegitea
t (bandalismo ekintzak desegitea) |
|||
{{Argitzeko|filosofoari eta Elizaren doktoreari|San Agustin (argipena)}}
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''San Agustin Hiponakoa'''<ref>''Agustin'' da era arautua, eta ez ''Augustin'' ([https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0066.pdf Euskaltzaindiaren 66. araua: Santutegiko izenak])</ref> edo '''Aurelio Augustino''' ([[Thagaste]], [[354]]ko [[azaroaren 13]]a - [[Annaba|Hipona]], [[430]]eko [[abuztuaren 28]]a) [[filosofia|filosofo]] eta teologo bat izan zen. Mendebaldeko [[kristautasun]]aren gizonik garrantzitsuenetakoa, [[Erromatar Eliza Katolikoa|Eliza Katolikoaren]] santu eta doktore, kristau dotrina [[neoplatonismo]]arekin uztartu eta erlijioz kanpoko bestelako ekarpen filosofikoak ere egin zituen.
{| class="toccolours" align="right" cellpadding="2" cellspacing="0" style="margin:0 0 1em 1em; font-size: 95%;"
Agustinen bizitzaren lehenengo aldiari buruzko xehetasunak Agustinek berak idatziriko ''[[Aitorkizunak]]'' lanean aurki daitezke, kritiko zenbaiten ustez sinesgabetasunetik federa eta gaizkitik ongira doan aurrerapenen erakusketa bat besterik ez bada ere. Agustin egun Aljeriako ekialdean dagoen Taghasten jaio zen, orduko erromatar probintzia zen [[Numidia]]n. Bere aita Patricius izena zuen eta hiritar apal bat zen, aberastasun handirik gabea. Agustinek berak kontatzen duenez, aita zakarra zen eta sensualitate eta bestelako plazerren zalea, asmo txarrekoa ez bazen ere. [[Berbere|Berebere]] jatorria zuen amak Monnica zuen izena (gerora, [[Santa Monika]] bihurtuko zena) eta kristau-dotrinatik haren irudi bertutetsua agertu bada ere, Agustinek berak bere amari buruz egiten dituen laudorioak gehiegizkoak direla dirudi eta berarekin izan zuen jarrera arretatsugatik eskerronez eginak direla ulertu behar direla baieztatu da. Ama kristaua zuen, baina aita bere bizitzaren amaieran soilik bildu zen kristautasunera. Amaren eragina izan arren, Agustinek ez zuen kristautasuna onartu.
Agustinek bere lehen ikasketak [[Taghaste]]n eta [[Madura]]n egin zituen, greziar eta erromatar kultura ikasiz. Bere jaioterrian agintari aberatsa zen Romanianoren laguntzari esker, 16 urte zituelarik [[Kartago]]ra joan zen ikasketak jarraitzeko, bertan
Erroman urtebete eman zuen, baina ez zuen aurkitu Kartagotik alde egitean bilatzen zuen giroa. Gaixotu egin zen eta lagun manikeo baten laguntza jaso zuen ibtartean. Erromako Simako prefetaren eraginez, Milanen ''magister rethoricae'' izateko aukeratua izan zen. Bertan, Milango Anbrosio apezpikua ezagutu zuen eta bere eraginez eta Plotino neoplatonikoaren testu zenbait irakurrita, kristautasunera bihurtu zen [[386]]. urtean. [[387]]an, Monnica ama hiltzen da. Garai honetan lan ugariak idatzi zituen adibidez, ''Contra Academicos'', ''Soliloquia'' eta ''De Immortalitate animae''.
|