Euskarazko komikigintzaren historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
32. lerroa:
Oraingoan euskaltzale eta kultur eragile handi batek martxan jarri zuen [[Poxpolin, 1935-1936|Poxpolin]] proiektua. [[Ixaka Lopez|Ixaka Lopez Mendizabalek]] Gazteleraz argitaratzen zen ''[[TBO]]'' aldizkariaren arrakastan erreparatuz (220.000 aleko tiradara izatera heldu zen 1935 urtean), eredua euskal merkatura egokitu nahi izan zuen. ''[[TBO]]'' aldizkaria kaleratzen zuen argitaletxera jo eta beharrezko baimenak lortu zituen komiki-aldizkariko marrazkiak [[Poxpolin, 1935-1936|Poxpolin]]<nowiki/>en erabiltzeko; testuak euskaratu eta bertako kutsua ematearren, [[Jon Zabalo|Txiki (John Zabalo)]] ilustratzaileak egindako orri berriekin aberastu zuen. Tinta bitara inprimatutako 8 orrialdeko koadernoa zen eta [[Jon Zabalo|Txikiz]] aparte ''[[TBO]]'' etxeko beste hainbat autore sinatu zituzten bertako istorioak: [[Opisso]], [[Urda Marín|Urda]], [[Serra Massan]], [[Cuvillier]], [[Forton]]… 1936ko gerrak betirako itxi zuen.
 
== Anaitasuna (1955) ==
1955-1956 tartean Estatu Batuetan jatorria zuten hainbat komiki argitaratu ziren euskaraz sortu berri zen [[Anaitasuna (aldizkaria)|''Anaitasuna'']] aldizkarian.
 
[[Imanol Berriatua|Aita Imanol Berriatua]] elantxobetarrak sortu zuen aldizkaria 1953. urtean eta hasieratik frantziskotarren ardurapean egon zen. Bizkaierazko eranskin gisa gipuzkoako frantziskotarren euskarazko orriari lotuta jaio zen. Bihilabetekaria lehendabizi, hilabetekaria geroago, handik gutxira, edukiaren parte handi bat komikiekin hornitu zen. Zortzi orrialdeko aldizkarietan, lau gorde ziranziren ilustrazioetarakoirudientzako.
 
1955-1956 tarteko zenbakietan gertatu zen hau. King Features Syndicate etxeko pertsonaien istorioak agertu ziren (eskubide jabeen baimenik gabe seguraski). Globoen testuak eskuz atontzen ziranziren, bizkaiera bizi eta ulergarri batean.
 
Erlijioaren estalpean agertu zen aldizkari batentzat apustu ausarta eta berritzailea, duda barik, orduko euskal kultura estuarentzat nazioartetik heldutako haize fresko berri bat.
 
== Pan-pin sortzea (1960) ==
[[Pan-pin|Pan-Pin]] hilabetekaria [[Argia (aldizkaria)|Zeruko Argiaren]] eranskinaeranskin bezala sortu zen 1960 urteko otsailean. EragileaEragile nagusia [[Joseph Camino]] arnegiarra izan zen, garai hartan Euskualzaleen Biltzarreko idazkaria eta L’Enfance du Pays Basqueko kapilaua zena. Iparraldean euskal umeei zuzendutako ume aldizkari bat sortzeko ahaleginean huts egin ondoren, Pierre Charrittonen laguntzaren bila joan eta honek Bonifacio de Beizama Hondarribiko Kaputxinoen komentuko buruarekin harremanetan jarri zuen. Garai hartan Bonifacio (Kaietano Ezeiza jatorrizko izenez) Zeruko Argia aldizkariko zuzendaria zen eta proiektua gogoz hartu zuen. Bonifacio eta Joseph izan ziran beraz Pan-Pin proiektuaren lehen eragile eta zuzendariak.
Gipuzkera eta nafar-lapurterazko edizio bana argitaratu zen Pirinioetako alde bietara zabaltzeko, eta bizkaieraz idatzitako orri bat gehigarri bezala agertu zen gutxira aldizkarian. Pan-Pin Hondarrabin inprimatu zen lehenengoz “Los hijos de Alvarez Iraola” etxean