Euskarazko komikigintzaren historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
1. lerroa:
== Lehen tira, (1894) ==
Euskal komikiaren aitzindaria, [[Biktoriano Iraola]] dugu. Sortzez pasaiatarra, bere bizitza gehiena Donostian eman bazuen ere. Nobela, poesia eta antzerkia idatzi zuen baina inprimatzailea zen lanbidez. Donostiako Legazpi kaleko bosgarrenean izan zuen bizilekua eta baita lantegia ere.
 
Bere lehen irudiak [[El Thun Thun – Semanario Koshkero|''El Thun Thun'' – ''Semanario Koshkero'']] (1894) aldizkariarentzat marraztu zituen XIX. azken hamarkadan eta baita [[Baserritarra: probintziako ganaduen terramako albistaria|''Baserritarra: probintziako ganaduen terramako albistaria'']] hamabostekariarentzat 1907. urtetik aurrera.
 
''El Thun thunThun'' aldizkarian 1894ko abuztuaren 5ean agertu zen marrazki tira, hau da gaur egun aditu gehienentzat lehen euskal komikiaren adibide garbia.
 
Hemen irudiak kateatu egiten dira istorio labur bat osatzeko, globoak oraindik agertzen ez diren arren. Marrazki-istorio bat da,; azken batean hau dugu komiki baten ezaugarri nagusia.
 
== Teles eta Niko (1918) ==
[[Wilhelm Busch]] ilustratzaile alemaniarrak 1864 urtean sortu zituen [[Max eta Moritz|''Max eta Moritz'']] pertsonaiak. Ume bihurrion itzal luzea komikigintzaren historian asko luzatuko da. Estatu Batuetan ''The Katzenjammer Kid'', Espainian ''Zipi eta Zape'' etab. Euskal komikietan ere aztarna utziko dute [[Euzko Deya. La Voz de Euzkadi. La Voix des Basques|''Euzko Deya'']] egunkariakastekaria 1918. urtean [[Teles eta Niko]] seriea sortzen duenean.
 
Egilearen izena ez da inon aipatzen baina berak dakartza lehenengoz gurera komikigintza modernoaren ezaugarriak: globoak, onomatopeiak eta marra zinetikoak.
 
== Txistu (1927) ==
Euskarazko lehen komiki aldizkaria [[Miguel Primo de Rivera|Primo de Riveraren]] diktaduraren garaian sortu zen. Donostiako [[Argia (aldizkaria)|''Argia'']] aldizkarikoen sostenguarekin jaio zen baina, hala ere, oso bizitza laburra izan zuen.
 
Araban dagoen Musitu herriko semea zen bultzatzaile nagusia, [[Abdón González de Alaitza|Abdon Gonzalez de Alaiza]]. Aldizkaria sortzeko laguntza Madrilen arkitektura ikasten zeunden euskaldun talde batean aurkitu zuen. Zoritxarrez Musitura itzuli eta bi hilabetez gaixo egon ondoren hil egin zen. Bere lagunek, [[Txistu aldizkaria|''Txistu'']] komikiaren proiektuari aurre egiteko ''"Alaiza saria"'' jarri zuten martxan 1926ko urrian. 1927ko urtarrilean, agertu zen lehen zenbakia. Arazo ekonomikoak zirela medio, urte berean itxi zen.
 
== Diseinu grafikoaren urrezko aroa 1920-1936 ==
Diseinu grafikoaren iraultza eta loraldia batez ere pasa den mendeko bigarren hamarkadan eman zen. Euskal grafikagintzaren dinamikotasunak bertokoak zein kanpoko artistak erakarriko ditu: [[Paul Tillac]], [[Pedro Antequera Azpiri|Pedro Antequera]], [[Rafael Penagos…Penagos]]…
 
Aldizkako euskal prentsa idatzia da, hala ere, komikigintzaren erakustoki nagusia. Publizitate irudiak, karikaturak eta komiki istorioak azkenik gero eta sarriago agertuko dira, argazkigintzaren konpetentzia nabarmena izan arren. Donostiako [[Argia (1921-1936)|''Argiak'']] 1925 eta 1927 bitartean [[Jon Zabalo|John Zabalo “Txiki”]] eta haren arreba [[Ignacia Zabalo|Ignaciaren,]] istorioak argitaratuko ditu. Euskal Herrian lehen marrazkilari profesionala moduan bere lanak sinatzeko ausardia izan zuen lehen emakumea izan zen aurrenekoz ''[[Argia (1921-1936)|Argiaren]]'' 1925eko egutegian “Nor''[[Ignacia Zabalo|"Nor-Nai”]]'' goitizenez sinatu zuenetik.
 
Iruñeko beste “Argiak”, kaputxinoen [[Argia (aldizkaria)|Zeruko Argiak]], maiztasun irregularrez komiki istoriotxoak argitaratu zituen ere. [[Otermin]], zenbaitetan ''«Arrayoztarra»'' ezizena erabiltzen zuena, da gehien argitaratu zuena. Beste kolaboratzaile batzuek nahiago izango zuten, ordea, anonimo jarraitzea.
 
[[Euzko Deya. La Voz de Euzkadi. La Voix des Basques|''Euzko Deya'']] astekariak [[Gazteluren]] lau istoriotxo argitaratuko ditu 30 hamarkadan: Peru Malluki baserritarra da berak sortutako pertsonaia. [[Jagi-Jagi (1932)|Jagi Jagi]] aldizkarian [[Jose Maria Saralegi|Jose Maria Saraleguik («Sagi»)]] zenbait istorio argitaratuko zituen ere.
 
== Poxpolin (1935) ==
Oraingoan euskaltzale eta kultur eragile handi batek martxan jarri zuen [[Poxpolin, 1935-1936|Poxpolin]] proiektua. Isaka Lopez Mendizabalek. Gazteleraz argitaratzen zen TBO aldizkariaren arrakastan erreparatuz (220000 aleko tiradara izatera heldu zen 1935 urtean), eredua euskal merkatura egokitu nahi izan zuen. TBO komikia kaleratzen zuen argitaletxera jo eta beharrezko baimenak lortu zituen komiki-aldizkariko marrazkiak Poxpolinen erabiltzeko; testuak euskaratu eta bertako kutsua ematearren, Txiki (John Zabalo) ilustratzaileak egindako orri berriekin aberastu zuen. Tinta bitara inprimatutako 8 orrialdeko koadernoa zen eta Txikiz aparte TBO etxeko beste hainbat autore sinatu zituzten bertako istorioak Opisso, Urda, Serra Massan, Cuvillier, Forton… 1936ko gerrak betirako itxi zuen.
 
== Anaitasuna 1955 ==