Euskarazko komikigintzaren historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Mailopete wikilariak «Euskal komikiaren historia» orria «Euskarazko komikigintzaren historioa» izenera aldatu du: izenburua egokitu
63. lerroa:
1977. urtean Jose Antonio Retolazak haurrentzako “Kili-kili” tebeoa plazaratu zuen. Bertan Asterix, Mortadelo ta Filemon, Okel leize-gizon, Zipi ta Zape, Jilda ahiztak, Txabi ta Txibi, Errobin eta “Sheriff” eta beste hainbat pertsonai agertzen zirelarik. Kili-kili aldizkariak 2002 urterarte iraun zuen.
 
Baina Kili-kili komiki aldizkariaren aurrekari zuzena 60 hamarkadan sortua zen. Lehenengoz, 1966an, ezkutuan multikopistaz ateratako aldian-aldiango argitalpen moduan. 1969ko azaroan agintariek debekatu egin zuten. Hurrengo urtetan haurrak alfabetatzeko materiala sortu eta banatzeari ekin zion Euskerazaleak elkartearen laguntzaz. Horrela, Lan eta lan, Ekin eta ekin eta Jarrai koadernoak plazaratuz hiru maila ezberdinetarako. Koaderno hauen alde grafikoa Lander Gallastegi arkitektoak landu zuen. Laranja, berdea eta beltza erabiliz, irudi sinpleak eta indartsuak sortu zituen marfil koloreko paper gainean.
 
== Ipurbeltz 1977 ==
93. lerroa:
Bertako zein inguruetako egileen lanak argitaratzeko helburuarekin Ondarroako Luterl komikizaleen elkarteak sortutako fanzinea da Globho. Ez zen erregulartasuna beti mantendu, hasieran 4 edo 6 zenbaki argitaratzen zituzten urtero. Globhito, Luterl taldeak oraindik plazaratzen duen informazio buletina da.
 
== Erein: Olariaga 1985 ==
Erein argitaletxea euskal komikigintzak izan duen zutabe sendoenetariko bat izan da. Ipurbeltz aldizkariaren sortzaile eta sustatzaile handiena izateaz aparte, kasu batzuetan nobelagile eta ilustratzaileen topalekua ere izan zen. Hamaseigarrenean aidanez adibidea kasu, non Antton Olariagak Andu Lertxundiren eleberri ospetsua binetetara eraman zuen. Gaur egun hainbatetan aipatzen den eleberri grafikoaren parametroetara ezin baino hobeto egokitzen da lana.
 
100. lerroa:
== Nobela grafikoaren bide bihurriak ==
Terminoa berak asmatua ez izan arren, Will Eisner komikigile eta negozio gizon azkarrak “A Contract with God” liburuaren azalean erabili zuen lehenengoz “Eleberri Grafikoa”ren etiketa. Literatur mailako prestigioa lortzea eta irakurlego helduago bat komikigintzara erakartzea izan zuen helburu eta aurrerantzean terminoak izan zuen arrakasta ikusita bete betean asmatu zuela dirudi.
 
Nobela grafikoaren izaera aditu eta zaletuen artean sarri eztabaida iturria izan bada ere, oro har, bere ezaugarriak edukiekin eta komikiaren formatuarekin zerikusira dutela esan dezakegu. Bertan kontatzen den istorioa, bakarra normalean, zabaleran zein edukietan era librean azaltzen da. Publiko heldu bati zuzenduta dago, literaturaren hainbat errekurtso konpartituz. Formatuari dagokionez, gehienek nobela liburuen neurriak imitatzen dituzte, ume istoriotxoak kontatzen dituen album klasikoengandik urrundu nahiaz.
 
108 ⟶ 109 lerroa:
== Xabiroi 2005 ==
2005ean argitaratu zuen Euskal Herriko Ikastolen konfederazioak lehen zenbakia eta hiru hilabetekaria bezala mantendu da ordutik hona. Gaur euskaraz modu erregularrean argitaratzen den komiki-aldizkari bakarra dugu.
 
Bere esparru nagusia irakurle gazteena da, batez ere 12 urtetik 18ra bitartekoena. Jaio zenetik Dani Fanok zuzentzen du aldizkaria eta bere orrialdeetan Asisko Urmeneta, Iñaki G. Holgado, Julen Rivas, Zaldi Eroa, Lope, Guillermo Gonzalez, Sanvi, Alex Orbe edo Adur Larrea bezalako ilustratzaile handiak argitaratu dute. Baita Iban Zaldua, Harkaitz Cano, Joxean Muñoz, Arantza Iturbe, Pako Aristi, Eider Rodriguez edo Unai Iturriagaren mailako gidoilariak ere. Aldizkariaz aparte urtero album bat argitaratuz euskal komikigintzak daukan faro bakarrenetariko bat dugu.
 
119 ⟶ 121 lerroa:
== Komiki digitalak 2011 ==
Gurean Saure arabarra izan da digitalean baino ez, argitaratzea erabaki duen lehen etxea. Bidea zabalik dago aspaldidanik, hala ere… paperetik digitalerako aldakuntza nahiko motel doala esan dezakegu. Baina ez gure artean bakarrik. Adibidez, komikien alorrean eta mundu mailan nagusienetarikoa den merkatu franko-belgikarrean argitaratzaile gehienek paperarekin segitzen dute. Arrazoia? Alde batetik konpondu gabeko arazoak dauzkatelako editoreek oraindik, bestalde, komikizaleen gustuak hor daude, gehienak bildumazaleak izaten jarraitzen dute eta paperezko alea eskuetan izatea ezinbestekotzat jotzen dute...
 
Bestalde sarean barreiaturik eta zuzenean blogetan argitaratzen duten euskal komikigileen kopurua gora doa. Modu errazean, inongo baldintza eta bitartekaririk gabe norberaren komikiak sarera igotzea aukera ona izan daiteke.
 
Komiki blogeroek euren jaialdiak ere antolatzen dituzte. Sonatuena 2005. urtetik Parisen antolatzen den Festiblog, “Festival de BD numérique”
 
126 ⟶ 130 lerroa:
 
Norabide berean, gurean, belaunaldi berri batek lekukoa modu naturalean hartu du eta komiki argitalpen ezberdinetan emakumeen presentzia gero eta nabarmenago da.
 
Izen propio batzuk aipatuko ditugu. Ainara Azpiazu, Axpi, Gaur8n kolaborazioak egiten ditu. Hernaniko tokiko egunkarietan hasi zen, eta gero eta kolaborazio gehiago egin ditu beste argitalpen batzuetan, Xabiroi, H28, edo Irriak haur-aldizkarian kasurako. Eider Eibar ere, azken aldizkari horretan ohiko kolaboratzailea dugu. Beste izen propio batzuk Nuria Hernández Pintor, Leire Urbeltz edo Leire Salaberria dira. Mai Egurza eta Raquel Alzatek nazioarteko merkatuetan hainbat lan argitaratu dituzten egileak dira.
 
132 ⟶ 137 lerroa:
== Emakumeak komikigintzan: aitzindariak ==
Ignacia Zabalo (1905-1939). John Zabalo, «Txiki» ezagunaren arreba zen. Gerra aurretik jardun zuen umore grafikoan eta ilustraziogintzan, 1925 eta 1931 bitartean Agere aldizkarian eta Argiako egutegietan argitaratu zituen bere marrazkiak. 1931ean Bartzelonara aldatu zen eta han jarraitu zuen nahiko ezezaguna den bere ibilbide profesionalaren azken aldiarekin. Oso esanguratsua da Ignaciak bere lanak sinatzeko erabili zuen goitizena: Nor-nai. Anonimotasuna mantentzea zuen helburu “gizonezkoentzat ziren ofizioetan” emakumeen presentzia ondo onartua ez zen garaietan eta horrela mantendu zen hainbat hamarkadetan zehar, ezezagun, Ignaciaren lanak bere nebarenak zirela uste izan baitzen luzaro.
 
Francoren diktadura behianbehin amaitu eta emakume komikigile belaunaldi berri bat sortuko da ugaritu ziren argitalpen berrietan.
 
Ipurbeltz (1977-2008) edo Habeko Mik (1982-1991) aldizkarietan hainbat emakume aritu izan ziren lanean, baina gizonezkoen presentziarekin konparatuz, beti bezala parte-hartze txikia izan zuten. Gainera, gehienek behin edo oso gutxitan besterik ez zuten kolaboratu.
 
Gauza bera esan daiteke Napartheid aldizkariaz ere (1988-2001). Emakumezkoen parte-hartzea izan zuen baina proportzioan txikia. Hala ere, 18. zenbakia emakumezkoen lanen antologia bat izan zen, Aizan... izenburukoa, Amaia Martiartu Napartheid-eko ohiko kolaboratzaileak zuzendu zuena. Bertan aritu zirenen artean Maite Martinez de Arenaza, Alazne Odriozola, Maria Colino, Irene Borda, Marie Kapretsz eta Eva Artazkoz aipa ditzakegu.