«Bandera gorria»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
(File renamed. (GlobalReplace v0.6.5))
 
Bandera [[gorri]]a [[sozialismo]]a baino lehenagokoa bada ere, historikoki mugimendu ezkertiar zein [[komunismo|komunistek]] erabili duten ikurra da. Ezkerreko mugimendu hainbatek, horrela, protesta ekintza desberdinetan erabiltzen dute. Komunismoari loturik, [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasuneko]] bandera ikur honetan oinarritzen zen ([[igitaia eta mailua]]rekin batera). [[Txinako Herri Errepublikako bandera]]rekin berdin gertatzen da. Historian zehar, halaber, euren burua komunistatzat jotzen zuten beste [[estatu]] batzuek ere bandera nazionaltzat bandera gorria erabiltzen zuten (elementu desberdinak gehituz), [[Khmer Gorriak|Khmer Gorrien]] [[Kanputxea Demokratikoa]], esaterako.
 
== Historia ==
Bandera gorriaren eta langile mugimenduen ikurraren jatorrizko erabilera 1789an hasten da, [[Frantziako Iraultza|Frantziar Iraultzan]] zehar; urriaren 20ko legearen arabera, bandera gorria armadak esku hartu behar zuela adierazteko erabili behar zen.
 
[[XIX. mendea|XIX. mendean]], lege honen aurka adierazteko, bandera gorria altxamendu iraultzaileen eta langile mugimenduaren ikur bihurtu zen; [[Parisko Komuna|Parisko Komunan]] eta alderdi sozialistek erabili zuten. Hortik dator ezkertiarrei "gorriak" deitzearen ohitura; arrazoi horren ondorioz, Sobietar Batasunaren eta Hirugarren Internazionaleko Alderdi Komunisten bandera izatera igaro zen. [[Txinako Herri Errepublika]] eta [[Vietnam]] bezalako [[Estatu sozialista|Estatu sozialistetan]] bandera gehienak ere gorriak dira. Hala ere, gobernu sozialista ez duten herrialde askoren banderak ere gorriak dira arrazoi historikoengatik; hala nola, [[Maroko]] eta [[Turkia]].
 
"Bandera gorria" esapidea inklinazio sozialistak dituzten mugimendu sozialisten edo alderdi politikoen abesti eta martxa desberdinetan erabili da. Adibidez, [[Italiako Alderdi Komunista|Alderdi Komunista Italiarraren]] ereserkia ''Bandera gorria'' edo [[Bandiera Rossa|''Bandiera Rossa'']] deitzen zen.
 
== Sozialismoarekin zerikusirik ez duen erabilera ==
Hainbat herrialdek bandera gorria erabiltzen dute euren bandera nazionalaren oinarri gisa. Herrialdeok banderaren kolore [[gorri]]ari kutsu ezkertiar edo sozialistarik ez diote ematen. Hauen artean aipa daitezke, adibidez, [[Turkia]]koa, [[Maroko]]koa, [[Singapur]]rekoa, [[Nafarroa]]koa eta abar luze bat.
 
Hondartzetan bainatu ezin dela adierazteko ere erabili ohi da. Bestalde, arrisku egoerak adierazteko ere balio du.
 
== Irudiak ==
174

edits