Maltako Ordena: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
45. lerroa:
[[1050]] aldean, [[Amalfi]]ko merkatariek ospitale bat eraiki zuten [[Jerusalem]]en, Lur Santura joaten ziren erromes txiro eta gaixoak zaintzeko. Anaia Gerardo, ospitaleko nagusia, hartzen da Maltako Ordenako sortzailetzat. [[Lehenengo Gurutzada]]ren garaian (1096-1099), Europan eta Sirian zituen ongileek dirua eta lur sail asko harentzat eman zituztenean hartu zuen indarra, artean Anaia Gerardo buru zela. Horren ondoren buru egon zen Raimundo Proventzakoak idatzi zuen ordenaren erregela, [[XII. mende]]aren hasieran Aita Santuak onartu zuena. Erregela horrek [[hamarren (zerga)|hamarrenak]] ordaintzetik eta Aita Santua ez zen beste agintari guztien mendetik libre uzten zuen Maltako Ordena. Lur Santuak defenditzeko eginkizuna ezarri zien trukean<ref name="lur"/>.
 
[[Musulman]]ek Lur Santua berreskuratu zutenean, Ordena hasieran [[Rodas]]era (1310–1523) eta gero [[Malta]]ra (1530–1798) joan zen, non burujabe bilakatu zen<ref>{{erreferentzia|izena = | abizena = |url= http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=MaltakoOrdena |izenburua= Maltako Ordena |bilduma= Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa |argitaletxea = euskara.euskadi.eus| sartze-data = 2016-06-06}}</ref>. [[1798]]. urtean, [[Napoleon Bonaparte]]k uhartea okupatu zuenean, bere estatua amaitu zen. Hala ere, Ordenak bizirik iraun zuen. [[1961]]ean Erromak estatutu berriak onartu zituen, eta gaur egun behartsuei eta gaixoei laguntzea da Ordenaren eginbehar nagusia<ref name="lur"/>. Bere burujabetza onartzeaz gain, [[Nazio Batuen Erakundea]]k begirale estatusa eman dio [[Nazio Batuen Batzar Nagusia|Batzar Nagusian]]<ref>[httphttps://www.un.int/orderofmalta/pos.html Permanent Observer Mission of the Order of Malta to the United Nations in New York]</ref>.
 
== Erreferentziak ==