ez dago edizio laburpenik
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak) |
No edit summary |
||
Antifaxismoak, ideia gisa ulertuta, indar handia izan zuen [[1936]]ko [[Espainiako Gerra Zibila|Espainiako Gerra Zibilean]]. [[Francisco Franco]]ren indarren aurrean, [[komunismo|komunistek]], [[sozialismo|sozialistek]], [[anarkismo|anarkistek]], [[errepublika]]rrek zein [[nazionalismo|nazionalista]] desberdinek bat egin zuten, neurri batean eta zailtasun handien artean, antifaxismoaren ideian oinarrituz. [[Espainiako Alderdi Komunista]]k (PCE) erabili zuen bereziki antifaxismoa bere planteamenduetan. [[Nazioarteko Brigadak|Brigada Internazionalek]], halaber, antifaxismoaren ideiarekin bat egiten zuten ehunka boluntario bildu zituzten, gerra horretan parte hartzeko.
[[Fitxategi:Gegen Nazis.jpg|thumb|201x201px|Nazismoaren aurkako manifestazioa Berlinen. ]]
[[Bigarren Mundu Gerra]]n ere [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobiet Batasunak]] gidatutako indarrek eta mendebaldeko estatu [[liberalismo|liberalek]] bat egin zuten antifaxismoaren ikurraren pean, [[Hirugarren Reicha|Alemania naziari]] aurre egiteko. Naziek atxilotu zituzten pertsona asko Buchewald edo [[Dachau]] bezalako kontzentrazio esparruetan sartu eta erailduak izan ziren.
Gerra Hotzak iraun zuen bitartean, [[Alemaniako Errepublika Demokratikoa|Alemaniako Errepublika Demokratikoko]] autoritateek "harresi antifaxista" deitu zioten [[Berlingo harresia|Berlingo Harresiari]] (''Antifaschistischer Schutzwall)''<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Berlin Wall: Five things you might not know|hizkuntza=en-GB|data=2011-08-12|url=https://www.telegraph.co.uk/news/worldnews/8698446/Berlin-Wall-Five-things-you-might-not-know.html|issn=0307-1235|sartze-data=2019-05-26}}</ref>''.''
Italiako Erreinuan, OVRA (Organización para la Vigilancia y la Represión del Antifascismo) 1927an fundatutako polizia sekretua izan zen.
Europan, antifaxista bezala azaldu dira [[Euskadi Ta Askatasuna|ETA]], [[Resistência Galega]], EGGC, [[Terra Lliure]] edo [[GRAPO]] bezalako taldeak Espainian, [[Armada Gorriaren Frakzioa]] Alemanian edo [[Brigada Gorriak]] Italian.
== XX. mendeko antifaxista ezagunak ==
|