Amandre Santa Ines: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
{{lanean|luistxo}}
{{biografia infotaula automatikoa}}
'''Ines Ruiz de Otalora''' edo '''Amandre Santa Ines''' ([[Arrasate]], 16. mendeko 2. erdia - [[Valladolid]] 1607) Arrasateko emakume bat izan zen, Espainiako Gortearekin harremana zuten familiekin lotua. Hil ondoren Arrasaten hobiratu zuten, eta bere gorpu erdi [[Momia|momifikatua]] herri sinesmenen bidez gurtua izan zen, '''Amandre Santa Ines''' izenarekin. Hala ere, ez da santutegi kristauan [[santu]] edo dohatsu izendatutako pertsona.
 
== Biografia ==
Emakume hau Ruiz de Otalora leinukoa zen, Aretxabaletako leinu bat hain zuzen, Urkulu inguruko Otalora dorretxearen beheko Otala-azpi etxekoa. Baina Ines jaio zenerako, Arrasaten ezarria zegoen familia<ref>{{Erreferentzia|izenburua=OTALORA, Inés Ruiz de - Auñamendi Eusko Entziklopedia|hizkuntza=en|url=http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/en/otalora-ines-ruiz-de/ar-112905/|aldizkaria=aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus|sartze-data=2019-05-25}}</ref>.
 
Haren aita [[Miguel Ruiz de Otalora]] Espainiako [[Filipe II.a Espainiakoa|Felipe II.aren]] erreinauldian [[Indien Kontseilua|Indien Kontseiluko]] lehendakaria eta [[Nafarroako erregeorde|Nafarroako erregeordea]] izan zen. Ama [[Katalina Zuazu LazarrahaLazarraga]] arabarra izan zen, lur eta jabetza ugariren jabea. Ines hirugarren alaba izan zen bost senideren artean. Litekeena da umezain batek hazi izana Ines gurasoak Gortean izaten baitziren, garaiko beste arrasatear batzuk bezala, adibidez [[Esteban Garibai]] edo [[Rodrigo Okariz]]. Azken hau Errege Etxearen [[grefier]] edo idazkariorde zen [[Valladolid|Valladoliden]], eta berarekin ezkondu zen Ines. 1600 eta 1607 urteen artean Valladoliden bizi izan zen eta etendako zenbait haurdunaldi izan zituen. Erregearen [[Gorte (monarkia)|Gortea]] 1606. urtean Valladolidetik [[Madril|Madrilera]] joan zen, baina Ines Valladoliden geratu zen, beharbada gaixo eta bertan hil zen 1607. urtean<ref name=":0">{{Erreferentzia|izenburua=Amandre Santa Ines momia, bizidunen artera itzuli da - Mondraberri|url=http://www.mondraberri.eus/mondraberri/contenidos.item.action?id=4657986&menuId=0426864&onlypath=true|aldizkaria=www.mondraberri.eus|sartze-data=2019-05-25}}</ref>.
 
== Amandre Santa Ines momia ==
Testamentuan adierazi zuen Inesek Okariz familiak [[San Joan Bataiatzailearen eliza (Arrasate)|Arrasateko parrokian]] zuen kaperan hobiratua izan nahi zuela, baina gorpuaren garraioa ez zen berehalakoan posible izan eta Valladolideko San Frantzisko komentuan ehortzi zuten. Urte batzuen buruan Inesen nahia betetzeko atera zuten Valladolideko hobitik Arrasatera eramateko, baina orduan konturatu ziren gorpuzkinak guztiz usteldu gabe, [[Momia|momifikatuta]] zeudela<ref name=":0" />.
 
[[File:Amandra-santa-ines.jpg|300px|left|Amandra Santa Ines fededunei erakutsia, 2018ko azaroan.]]
 
Harrezkero, San Joan Bataitzailearen kaperan izan zen bitartean, Arrasateko herrian gurtze herrikoia hasi zen, emakumezko hura santua zelakoan eta otoitz eginez gero indar sendagarria zuelakoan. Amandre Santa Ines esaten zaio Arrasaten, amandrea delarik errespetuzko forma, sinonimoa bai [[Aitona-amonak|amonarena]] eta baita ama-pontekoarena.
 
Bereziki, gaueko [[amesgaizto]] eta [[Lo|loaren]] gaixotasunengatik babesten omen zituen fededunak Amandre Santa Inesek. [[Inguma]] gaueko jeinu gaiztoaren kontrako laguntza ematen zuen<ref name=":1">{{Erreferentzia|izenburua=Una 'amandre' de 405 años|hizkuntza=es-ES|data=2012-10-28|url=https://www.diariovasco.com/v/20121028/alto-deba/amandre-anos-20121028.html|aldizkaria=El Diario Vasco|sartze-data=2019-05-25}}</ref>, eta otoitz-kantu bat eskaintzen zitzaion:
 
''Amandre Santa Ines / bart einjot amets, / ona bada, bion partez / eta txarra bada, inondako bez''
 
Kantu honen aldagaiak aurkitu izan dira Gipuzkoako zenbait herritan, hala nola [[Bergara]], [[Azkoitia]], [[Ataun]], [[Beizama]] edo [[Bidania|Bidanian]], eta baita [[Garai|Garain]] ere (Bizkaia)<ref name=":1" />.
 
Elizako kaperako gurtze honek mendeak iraun zituen, baina elizgizon batek eten nahi izan zuen. 1946. urtean, orduko Arrasateko parroko Jose Luis Iñarrak, gorpuzkinak Okariz kaperatik atera zituen, hura santua ez zelakoan eta [[sineskeria]] zelakoan gurtzea<ref name=":0" />. 1989. urtean, ordea, elizako berregite lan batzuetan hilkutxa berreskuratu zen, eta [[Paco Etxeberria|Paco Erxeberria]] forentseak zuzendutako azterketa baten ondoren, bere ohiko kaperara itzuli zuten Amandrea. Harrezkero, tarteka, kutxa ireki eta herriaren bistan erakutsi ohi dute momia elizan<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Amandre Santa Inesen bisita komentatuko irudiak - Arrasate|hizkuntza=eu|url=https://goiena.eus/arrasate/1541865149958-amandre-santa-inesen-bisita-komentatuko-irudiak|aldizkaria=Goiena.eus|sartze-data=2019-05-25}}</ref>.
 
== Bibliografia ==
39. lerroa:
== Erreferentziak ==
{{Erreferentzia zerrenda}}<br />
[[Kategoria:Momiak]]
[[Kategoria:Sineskeriak]]
[[Kategoria:Arrasateko historia]]