Alderdi Komunistaren Manifestua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
tNo edit summary
79. lerroa:
Garaiko sozialismoaren nebulosaren artean, Manifestu Komunistaren egileek hiru arlotan sailkatzen dituzte joerakː sozialismo atzerakoia, sozialismo burges edo kontserbadorea eta sozialismoa eta komunismo kritiko-utopikoak.
 
===== '''Sozialismo atzerakoia''' =====
Sozialismo atzerakoi gisa ulertzen zuten Marx eta Engelsek, langileen interesak irudikatuz, klase pre-kapitalistarenak irudikatzen zituzten sozialismoaren korronteak.
 
88. lerroa:
Azkenik, sozialismo alemaniarra edo "egiazko sozialismoa", Alemanian literatura sozialista eta komunista frantsesak izan zuen garrantziagatik sortzen da. Baina Alemaniako egoera, Frantziakoa baino feudalagoa zen eta horregatik, obra hoiek literarioki soilik interpretatu ziren.
 
==== '''Sozialismo kontserbadore edo burgesa''' ====
Ideologia hau, langileen sufrimenduarekiko burgesiaren sentsibilizaziotik sortu zen.{{aipu|"Talde honetan, langile-klasearen egoera hobetu nahi dutenak, ekonomistak, filantropoak, humanitarioak, benefizientzia ekintzen antolatzaileak, animaliak babesten dituzten erakundeak, alkoholismoaren aurkako kanpainen bultzatzaileak, predikatzaileak eta beste motatako ereformatzaile sozialak sartzen dira."|}}
 
==== '''Sozialismo eta komunismo kritiko-utopikoak''' ====
Sozialismo honetan, langileria eta erregimen burgesaren arteko lehenengo gatazketatik sortu ziren dotrinak aurkitzen dira. Dotrina hauek mundu burgesari kritika egiten diote eta ezaugarri utiopikoak dituzten gizarte ereduak diseinatzen dituzte.