Louisiana: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
47. lerroa:
Louisianako lurraldea [[Hernando de Soto]] espainiar konkistatzaileak esploratu zuen lehenik. [[René-Robert Cavelier de La Salle|Robert Cavelier]] frantsesa 1682. urtean Mississippi ibaian behera zihoala iritsi zen eskualdera, eta Frantziarentzat konkistatu zuen. [[Pierre Le Moyne d´Iberville|Pierre Le Moyne d'Iberville]] itsasgizon eta gobernadore frantsesak 1718an New Orleanseko hiria eta portua sortu zuen.
 
Louisiana 1731n frantses [[kolonia (argipena)|kolonia]] bihurtu zenean, 8.000 lagun baizik ez ziren bizi bertan, esklabo beltzak barne. 1760tik aurrera gora egin zuen nabarmenki, estatuko biztanle-kopuruak frantses mintzairako etorkinei esker. 1762tik 1800 arte, espainiarren mende egon zen, eta urte horretan itzuli zen frantsesen mendera. 1804an eratu zen, New Orleanseko barrutia edo lurraldea eratu zen.
 
1812an, AEBek Napoleonen Frantziari erosi zitzaionzioten Louisiana Lurraldelurralde zabala, eta lurralde hori Missouri Lurraldealurraldea bilakatu zen, Louisiana estatu berritik bereizteko ([[Mississippi (ibaia)|Mississippi ibai]] beherean), Estatu Batuetako 18. estatu bihurtua. XIX. mendearen hasieran, ekonomia-garapen izugarria izan zuen Louisianako estatuak, esklaboen merkataritzaren eta kotoiaren eta azukre-kanaberaren ekoizpenari esker. Esklabotasunaren aldeko estatua zen, eta 1861ean iparraldeko estatuetatik banatu eta, hegoaldeko beste estatuekin batera, [[Ameriketako Estatu Konfederatuak]] osatu zituen, baina New Orleans hiria iparraldekoek hartu zuten 1862an eta Vickburg urtebete geroago. 1868an, gerrak eragindako gorabeherak baretuta, berriz ere Estatu Batuetako estatu izani zen. Hala eta guztiz ere, esklabotasunaren aldeko jarrerak urte luzeetan iraun du biztanle zurien artean, eta istilu latzak izan dira zurien eta beltzen komunitateen artean, zuriek beltzekiko erakusten duten arrazakeria dela eta.
 
== Erreferentziak ==