Ghana: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Artegia (eztabaida | ekarpenak)
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
Artegia (eztabaida | ekarpenak)
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
114. lerroa:
== Historia ==
 
Herri liberiar-[[berbere|bereber]] batek sortu zuen Ghanako erreinua K.o. IV. mendean. Lehendabiziko europarrak, portugaldarrak, 1471n heldu ziren, eta [[urre]]aren salerosketaz jabetzen saiatu ziren; garai hartakoa du lurraldeak Urrezko Kosta izena. Portugaldarrak beren nagusituna galduz joan ziren frantsesen, ingelesen eta holandesen faboretan. XVII. mendean [[esklabotza|esklaboen]] salerosketa hasi zen, eta Europarekiko merkataritza haren eraginez bertako herritarrek erreinu berriak sortu zituzten kostaldean eta basoan, iparraldearen kaltetan. XIX. mendearen hasieran esklaboen salerosketa debekatu zenean lurraldeak ordu arte izan zuen interesa galdu zuen europarrentzat, eta ingelesei utzi zitzaizkien bertan eraikitako gotorlekuak. Ingelesek [[kolonia (argipena)|kolonia]] bat antolatu zuten kostaldean, ''[[ashanti etnia|ashanti]]'' erreinukoak mendean hartuta. 1951. urtean Ingalaterrak [[konstituzio]]a eratu zuen eta bertakoez osaturiko gobernua antolatu zen, barne arazoetarako ahalmen osoa zuena. 1957. urtean Urrezko Kostak independentzia eskuratu eta Ghanako [[estatu]] bilakatu zen. 1960. urtetik aurrera, errepublika bihurtu zenetik, [[Kwame Nkrumah]] izan zen lehendakaria. 1966an kolpe militar batek Nkrumah aginpidetik eraitsi eta Ankrah jenerala ezarri zuen haren ordez; harrez gero behin baino gehiagotan hartu dute militarrek aginpidea indarrez. 1978. urtean, matxinada batek, [[Fred Akuffo|William Fred Akuffo]] jenerala buru zuelarik, agintean zegoen [[Ignatius Kutu Acheampong]] jenerala kargutik kendu zuen eta batzar konstituziogile bat osatu zen. Batzarrak konstituzio berri bat idatzi zuen, presidentziala, eta hauteskundeak iragarri zituen 1979ko ekainaren 8rako. Baina 1979ko ekainaren 4an beste estatu kolpe izan zen, ofizialek eta soldaduek eragina, abiazioko kapitain batek ([[Jerry Rawlings]]), gidatua. Zenbait jeneral (haien artean [[Akwasi Afrifa]], Akuffo eta Acheampong) hil zituzten, baina hala ere esandako egunean egin ziren hauteskundeak; Herriaren Nazio Alderdia irten zen garaile, [[Hilla Limann]] buruzagi zuena. Limann, 1979ko uztailaren 9an presidente aukeratua, ahalegindu zen, alferrik, inflazioaren kontra borrokatzen eta egoera sozio-ekonomikoa zuzentzen. Kudeaketa ekonomiko txarra eta gobernu zibilaren ustelkeria kritikatuz, Rawlings kapitainak beste estatu kolpe bat eman zuen eta berriz hartu zuen aginpidea, 1981eko abenduaren 31n, eta kargutik egotzi zuen Limann presidentea. Rawlingsek konstituzioa baliogabetu zuen, alderdi politikoak debekatu, eta Nazioaren Defentsarako Behin-behineko Batzorde bat osatu zuen (PNDC), bera buru zuena, eta [[ustelkeria]]ren eta [[kontrabando]]aren kontrako borrokari ekin zion. PNDC-k, 1983 eta 1985ean, ekonomia berritzeko bi plangintza jarri zituen abian, eta ondoren, 1987an, egokitze estrukturaleko plangintza bat. Era horretan, ekonomiaren egoerak hobera egin zuen, gastu publikoak errotik murriztuz. Konstituzio berri bat onartu zen erreferendum bidez 1992ko apirilean, eta era horretan alderdi aniztasuna ezarri zen ostera ere urte bereko maiatzean. J. Rawlings irten zen garaile lehendakaritzarako hauteskundeetan (botoen % 58rekin) lehenengo itzulian, azaroan, baina [[oposizio (argipena)|oposizioko]] alderdiek boikota egin zuten abenduko legegintzako hauteskundeetan. IV. errepublikarekin (1993ko urtarrilean osatu zen), erregimen militarreko hamar urte bukatu ziren. 1996ko lehendakaritzarako hauteskundeetan, oposizioko zenbait alderdi elkartu ziren hautagai bakar bat aurkezteko, John Kufuor. Hautagai hori ordea erraz baztertu zuen J. Rawlingsek, eta haren alderdia, Nazio Kongresu Demokratikoa (NDC), izan zen orobat garaile legegintzako hauteskundeetan. Atzerriko politikagintzari dagokionez, Rawlings kapitainak haren ama [[ewe]] etniakoa da, Togo eta Ghanaren arteko mugak banatua, bi herrialde horien artean maiz sortzen diren gatazkei aurre egin behar izan die; behin baino gehiagotan, elkarri leporatu diote Togo eta Ghanak konplotak, batak bestearen kontrako erasoak eta hilketak bultzatu izana, bereziki 1986. eta 1994. urteetan. 2000. urtean Rawlingsek bere kargua utzi zuen, eta [[John Kufuor]]ek irabazi zituen hauteskundeak, lehenengo aldia zen boterea bide demokratikoen bitartez aldatzen zela. 2001. eta 2002. urteetan borroka larriak izan ziren [[mamprusi]] eta [[kusasi]] taldeen artean; Ya-Na [[Yakubu Andani II.a]] hil zuten eta gobernuak larrialdi egoera ezarri zuen. 2004an Jerry Rawlings lehendakari ohiak ikerketa batzorde baten aurrean erantzun behar izan zuen bere agintaldian, giza eskubideak bortxatu zituen salaketapean. Urte horretan bertan Kufuorrek irabazi zituen berriro ere hauteskundeak. 2005. urtean Togoko milaka herritarrek Gahanara ihes egin zuten, babes bila. 2008ko lehendakaritzarako haueskundeetan [[John Atta-Mills]] hautatu zuten lehendakari.
 
== Ekonomia ==