Transplante (medikuntza): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketak: Ikusizko edizioa Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
No edit summary
41. lerroa:
Organo berriak hartzailearen gorputzarekin ahalik eta kidetasun immunologikorik handiena eduki behar du [[errefus]]a ez gertatzeko, hau izanda oso konplikazio larria eta prozesu guztiaren porrota.
 
Errefusaren aukerak murrizteko, paziente hartzaileak transplantea jaso ondoren farmako [[immunosupresore]]ak hartu behar izaten ditu, normalean bat baino gehiago. Hauek [[Immunitate-sistema|immunitate]]-erantzuna inhibitzen dute. Beraz, errefusa blokeatzen da. Sendagai horien artean, aipagarrienak dira esteroideak eta [[ziklosporina]]. Medikazio honek, beste alde batetik, [[albo-ondorio]] ugari dakartza, eta hauetako nagusiak prebenitzeko beste farmako batzuk ere hartu behar dituzte.
 
Transplantearen ondorengo tratamenduaz gain, errefusa ez gertatzeko transplantea egin aurretik zenbait proba egin behar dira. Horiei histokonpabilitate-probak deritze.
 
<br />
 
== Ematea ==
Pertsona batek bizirik irauteko edo bizi-kalitatea berreskuratzeko egiten den eskuzabaltasun- ekintza da ematea. Prozesu hau altruista da, emaileak ordainetan ez duelako ezer jasotzen, nahi duelako egiten baitu.
 
=== Ematea Espainian ===
[[Espainia]]<nowiki/>ko emate-tasa munduko beste edozein lekutakoa baino handiago da. Hala ere, eskuratzen diren organo eta ehun kopurua ez da nahikoa eta [[gaixo]] asko itxaron-zerrendetan hiltzen dira urtero. [[Espainiako Transplanteen Antolakundea]] (gaztelaniaz, ONT) transplante-sistema hau koordinatzen du. [[Antolakunde]] honek hurrengoa bermatzen du: sistema doakoa dela eta [[Herritartasun|herritar]] guztiek transplantea jasotzeko aukera bera dutela.
 
=== Nor izan daiteke emaile? ===
Bi motatako emaileak daude:
 
==== Bizirik dauden pertsonak ====
Bizirik dauden pertsonek ehunak ([[Larruazal|larruazala]] edo [[Odol|odola]]) edo beharrezkoa ez den [[Organo (biologia)|organo]] bat ([[Giltzurrun|giltzurruna]]) eman ditzakete. Hala ere, transplantea burutu aurretik, emaileek legeak zehazten dituen baldintzak bete behar dituzte.
 
==== Garun-heriotzako egoeran dauden pertsonak ====
Pertsona hauek hilda daude, baina transplantatuko diren organoak egoera onean egon daitezen, bihotz-taupadak modu artifizialean mantentzen zaizkie. Kasu honetan, gibela, bihotza, pankrea, birikak eta zenbait ehun transplantatu daitezke.
 
 
== Erreferentziak ==