DVD: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
8. lerroa:
== Funtzionamendua ==
 
DVDa, datuak biltzeko sekulako ahalmena duen disko optikoa denez, euskarri egokiena da datu kopuru eskergak maneiatzeko, [[Disko konpaktutrinko|CD]] baino kalitate handiagoko audioa entzun edota zineko kalitatez bideoa ikusteko orduan. Itxuraz, CD-ROMen berdin-berdintsua (12 cm-tako diametroko eta 1.2 mm-ko sakonerako diskoa) delarik, euskailu horren 650 MB baino edukiera dezente handiagoa du. Hona DVDen alderdi erakargarrienetako bat: musikako CD eta CD-ROMekin elkargarria denez, horiek DVDen irakurgailuetan arazorik gabe erreproduzitu daitezke, alderantziz ez, ordea. CD-ROMaren ondorengo bihurtuko da eta, nola ez, VHS bideoarena ere bai, baina batez ere, pelikulak ikusterakoan. Era berean, CDen erreproduzitzailearen, “laserdisk” (binilo baten tamainako zilar koloreko disko haiek) eta bideo-jokoen kartutxoen ordezko izateko aukera handia du.
 
Zinemarekin identifikatu ohi da DVDa baina, izenak zehazki dioskunez, erabilera anitzeko diskoa da, era askotako datuak bil ditzakeen euskailua, alegia: programak, jokoak, musika, bideoa …