Transplante (medikuntza): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
31. lerroa:
Transplante mota honetan emailea eta hartzailea pertsona bera dira. Emailea eta hartzailea genetikoki berdinak direnez, ez da errefusik gertatuko. Autotransplante baten adibidea gorputzaren leku batetik bestera egiten den [[larruazal]] transplantea da.
 
===== Isotransplanteak =====
Isotransplanteetan emailea eta hartzailea genetikoki berdinak dira, bana ez dira, baina ez dira pertsona bera. Adibidez, [[biki]] unibitelinoen arteko transplantea isotransplantea izango litzateke. Errefusa gertatzeko oso aukera gutxi daude.
 
====== Alotransplanteak ======
Alotransplanteetan, emailea eta hartzailea espezie berekoak dira, baina genetikoki desberdinak. Izaki bizidunen arteko organo, ehun eta zelulen transplante mota ohikoena da. Errefusak gerta daitezke, beraz transplantea egin baino lehen histokonpabilitate-probak egitea oso garrantzitsua da. Transplantea egin eta gero [[Farmako|farmakoak]] hartu behar izatea ere oso probablea da.
 
====== Xenotransplanteak ======
Emailea eta hartzailea ez dira espezie berekoak. Errefusa gertatzeko aukerak beste transplante motetan daudenak baino gehiago dira. Adibide bat balbula transplanteak izango lirateke.
<br />