4.303
edits
(infotaula) |
(historia eta kontserbagintza) |
||
[[Artibai|Artibai ibaia]] itsasoratzen den tokian kokatuta dago.
== Historia ==
Nahiz eta herri arrantzalea izan, Ondarroan porturik ez zegoen; itsasontziak itsasadarrean amarratzen ziren, Zubi Zaharraren inguruan.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Ondarroako Udala - Monumentos e itinerarios|url=http://www.ondarroa.eus/eu-ES/Turismoa/MonumenIbilbide_monumentuaktos_itinerarios/Orrialdeak/default.aspx|aldizkaria=www.ondarroa.eus|sartze-data=2019-05-22}}</ref> [[1934|1934an]] Ondarroako kanpo portu berriaren lanak hasi ziren, Juan Egidazu injeniariaren zuzendaritzapean. Lehenengo zabaldura Kanttoipetik Alamedaraino egin zen; bigarren fase batean, Alamedatik Arta muturreraino.
[[Espainiako Gerra Zibila|Espainiako Gerra Zibilaren]] ondoren, portu berri horri esker Ondarroako portuak hazkunde handia bizi izan zuen.
== Arrain-kontserbagintza ==
XIX. gizaldian kontserbagintza sustatu zuten hainbat faktore bildu ziren: 1851ean, Mutriku eta Ondarroaren arteko bidea egin zen, eta urte gutxitara Zubi Berria eraiki zen; horri esker, Deba Arrotik zehar Araba eta Gaztelarantz zihoan bidea zabalik gelditu zen Ondarroako arrainkientzat; ojalata edo burdin zuriaren asmakuntza ere funtsezkoa gertatu zen; arlo politikoan, liberalismoak arrantzaleen kofradiek mantentzen zuten monopolioa kendu, eta ekimen pribatuari ateak zabaldu zizkion kontserbagintzari. Ondarroako lehen fabrikaren aipamena 1863koa dugu, Jose Zelaiarena, eta bigarrena 1868koa, Eduardo Nafarraterena. Antxoa gazitzearen teknika garatu zuten lehenak italiarrak izan ziren, batez ere siziliarrak. Ohituta zeuden euren itsasertzean harrapatzen zuten antxoa gazitzera, eta horrela prestatuta hainbat janariren osagarri lez erabiltzera. Baina XIX. gizaldiko azkenetan antxoaren arrantza gutxitu egin zen Mediterraneo aldean eta Kantauriko kostaldera hurbiltzen hasi ziren, lehengai preziatu honen bila. Hasiera batean antxoak gazitu eta barriletan sartuta zuzenean Italiara bidaltzen bazituzten ere, gero berton zabaldu zituzten zenbait fabrika.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Baxurako arrantzari buruzko jardunaldiak|hizkuntza=eu|data=2009-10-29|url=https://ondarroakohistoria.wordpress.com/2009/10/29/baxurako-arrantzari-buruzko-jardunaldiak/|aldizkaria=Ondarroako Historia Zaleak|sartze-data=2019-05-22}}</ref>
== Ikus, gainera ==
|
edits