Txikipedia:Mahatma Gandhi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
27. lerroa:
Ondoren, {{txp|Hegoafrika|Hegoafrikan}} egin zuen lan, enpresa indiar baten ordezkari. {{txp|Apartheid}} sistema ezagutu zuenean hasi zen politikaz interesatzen. Indiarren eskubide zibilen aldeko borrokari ekin zion, eta desobedientzia zibil baketsua erabili zuen lehenengo aldiz.
 
Indiara itzuli ondoren, Gandhik nekazari eta langile txiroak antolatu zituen, zerga itogarrien eta diskriminazio hedatuaren kontra protesta egiteko, eta, ondoren, {{txp|Erresuma Batua|britainiarrek}} sortutako lege zapaltzaileen kontra borrokatu zen. Indiako Kongresu Nazionaleko lider bilakatu zen, eta kanpaina nazional bat zuzendu zuen, txiroentzako laguntza, emakume indiarren askatasuna, erlijio edo etnia desberdinetakoen arteko senidetasuna, kasten diskriminazioaren kontra eta nazioaren buruaskitasunarenburujabetasunaren alde, baina, batez ere, India atzerritarren mendekotasunetik askatzearen alde.
 
Gandhik indiarrek gatza produzitzearen aldeko 300 kilometroko ibilaldia egin zuen 1930. urtean. Bera izan zen, bestalde, 1942an britainiarrei «Alde Indiatik!» deia egin ziena. Urte asko pasatu zituen Hegoafrikako eta Indiako kartzeletan.