Konbentzioaren Gerra Euskal Herrian: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
127. lerroa:
 
=== Euskal gizarteko egiturak kolokan ===
Errepresioa ere pairatu behar izan zuten euskal herritarrek. Iparraldean, Konbentzioaren ordezkariek iraultzarekin bat egiten ez zuten guztien aurka jo zuten, eta exekuzioak eta espetxeratzeak ohikoak izan ziren. Espainiarren lagun zirelakoan, milaka lapurtar deserrituak izan ziren 1794ko martxoan. Hegoaldeko probintzietako biztanleei ere leporatu zitzaien “etsaiekin” elkarlanean aritu izana. Esate baterako, Nafarroa Garaiko jendeak, bertako instituzioen babesarekin, jarrera epela izan zuen gerrarako erroldatzeko tenorean, eta mendialdean errekrutatutako boluntarioek uko egiten zioten Frantziako muga igarotzeari; desertzioak eta diziplinarik eza ere maizkoak ziren.<ref name=":1"/><ref name="rodr"/> Gertaera horiek aitzaki harturik, 1796an [[Karlos IV.a Borboikoa|Karlos IV.ak]] indarrik gabe utzi zituen [[Hego Euskal Herriko foruak|Nafarroako foruak]]. Ordutik aurrera, bai berak eta bai [[Fernando VII.a Borboikoa (Espainia)|Fernando VII.ak]], nafar gazteak sarrarazi zituzten Espainiako armada erregularrean, foruen xedapenen aurka.<ref name="gen"/><ref group="oh">Manuel Godoy ministro ahalguztiduna izan zen neurri horien eragilea. Argigarria eta ezaguna da [[Francisco Zamora]] Nafarroarako errege ordezkariak Godoyrekin Basileako Ituna sinatu berritan izandako gutun trukea, lehenak bigarrenari proposatuz Filipe V.ak Aragoirekin egin zuen bezala Nafarroarekin egiteko: [[Basileako Bakea|Bake honen ondotik]], Probintzia hauek gainerako Nazioari elkartuko balitzaizkio, hartatik banantzen dituzten eta Erresumako kide hil bat egiten duten foruen trabarik gabe, berorrek [[Cisneros kardinala|Cisneros kardinaletik]] edo [[Filipe V.a Espainiakoa|Filipe V.a]] handitik ikusi ez dugun obra handietako bat egingo luke. Garai hauek baliatu behar dira monarkiaren indarra eta funtsak handitzeko. Bilbo eta [[Donostiako historia|Donostiako]] aduanak eta [[Nafarroako Erresuma|Nafarroako]] mugak Erresumako finka onenetakoak izango lirateke. Hiru probintziotako katastro ekarpenak, beherabehetik asko jota ere, berrehun mila eurotik gorakoak izango lirateke nire kalkuluen arabera. / Pentsa daiteke hortik gutxienez zazpi mila gizon atera genitzakeela tropetarako. Badira legezko argumentuak operazio horretarako: "haiek kale egin dute funtsean beren betebeharrei, kostu bat du Monarkiarentzat bere lurraldearen zati bat berreskuratzea". Godoyk honela erantzun zion: "Beste une baketsuago batean, mendean hartuko dugu faltan den bazter hori". Ikus Martínez de Muniain, Emilio V. 1993, 168-169. or</ref> [[Lapurdiko deportazioa (1794)|Lapurdiko deportazioaren]] agindu-emaileak eta arduradunak zigorrik gabe atera ziren Konbentzioak porrot egin zuenean ere.<ref name=":1" />
 
=== Mugaz bi aldeen arteko harremanen etena ===