Txikipedia:Txekia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\[\[(?!File)(?!Fitxategi)(?!Kategoria)(.*?)\]\] +{{txp|\1}})
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{txp\|(.*?)\|+\1\}\} +{{txp|\1}})
3. lerroa:
[[Fitxategi:Flag of the Czech Republic.svg|thumb|200px|<center>Txekiako bandera.]]
<big>
'''Txekia''' {{txp|Erdialdeko Europa|Erdialdeko Europako}} herrialde bat da. Izen ofiziala '''Txekiar Errepublika''' da eta 10 milioi biztanle inguru ditu. {{txp|Praga|Praga}} hiriburuan, milioi bat biztanle bizi dira. Beste hiri handi batzuk daude, {{txp|Pilsen}}, {{txp|Brno}} eta {{txp|Ostrava}}, besteak beste.
 
Biztanle gehienek {{txp|Txekiera|txekiera}} hitz egiten dute; berau {{txp|Hizkuntza eslaviar|hizkuntza eslaviar}} bat da, {{txp|Poloniera|polonierarekin}} eta {{txp|Errusiera|errusierarekin}} lotura duena.
11. lerroa:
[[Fitxategi:Czech Republic - Location Map (2013) - CZE - UNOCHA-EU.png|thumb|360px|left|<center>Txekiako hiri nagusiak.]]
<big>
Muga egiten du {{txp|Eslovakia|Eslovakia}}, {{txp|Austria|Austria}}, {{txp|Alemania|Alemania}} eta {{txp|Polonia|Poloniarekin}}. Bi eskualde daude: bata {{txp|Bohemia}} da, mendien artean dagoen lautada bat, eta bestea {{txp|Moravia}}, ekialdean dagoen eskualdea. {{txp|Ibai|Ibai}} garrantzitsuena {{txp|Elba (ibaia)|Elba}} da eta Alemanian itsasoratzen da.
 
Txekiar Errepublikako {{txp|Klima|klima}} epela da. {{txp|Negu|Neguan}} tenperatura leuna da eta {{txp|Uda|udan}}, berriz, beroa. Elurra eta euria ohikoak dira mendialdean.
 
==Ekonomia==
{{txp|Industria|Industria}} da Txekiar Errepublikako ekonomiako sektore garrantzitsuena. Fabriketan gehienbat makinak, {{txp|Elikagai|elikagaiak}}, metalak, automobilak, ordenagailuak eta produktu kimikoak ekoizten dira. Ikatza, {{txp|Petrolio|petrolioa}}, gas naturala eta mineral baliabideak mugatuak dira, eta, horregatik, fabriketan beharrezkoak diren lehengaietako asko {{txp|Inportazio|inportatzen}} dira.
 
{{txp|Merkataritza|Merkataritzak}}, {{txp|Turismo|turismoak}}, bankuek eta beste zerbitzu batzuek ere garrantzia handia dute ekonomian. {{txp|Nekazaritza|Nekazaritza}} ekonomiaren zati txikiago bat da. Laborantza ohikoenak {{txp|gari|garia}}, {{txp|garagar|garagarra}}, {{txp|arto|artoa}}, {{txp|azukre-erremolatxa}} eta {{txp|Patata|patata}} dira.
 
==Historia apur bat==
{{txp|Erdi Aroa|Erdi Aroan}}, dagoeneko, Bohemiako erresuma existitzen zen. Denbora luzez Habsburgo familiak, Austria eta beste lurralde batzuk gobernatzen zituen familia berak, gobernatu zuen. Txekiar lurraldeek {{txp|Austria-Hungariako Inperioa|Austria-Hungariako Inperioaren}} barruan jarraitu zuten, {{txp|Lehen Mundu Gerra|Lehen Mundu Gerra}} ostean, 1918an, inperioa desagertu zen arte. Orduan, {{txp|Txekoslovakia}} sortu zen; herrialde berri horretan, txekiarrak eta eslovakiarrak batu ziren, baina baita alemaniar eta {{txp|Hungaria|hungariar}} asko ere. 1938tik 1945era arte, herrialdearen zati handi bat Alemaniak okupatu zuen, {{txp|Bigarren Mundu Gerra|Bigarren Mundu Gerran}}.
 
Gerra horren ondoren, Txekoslolovakia gobernu komunisten menpe gelditu zen, {{txp|Sobietar Batasuna|Sobietar Batasunean}} gertatu zen bezala. Hori dena 1989an bukatu zen, ordea, «Belusezko Iraultza» izeneko iraultzari esker (horrela deitu zen, indarkeriarik gabe lortu zelako botere aldaketa egitea). Denbora gutxiren buruan, eslovakiarrek Estatu propioa nahi zutela erabaki zuten. 1993tik aurrera, Txekoslovakia desagertu zen eta bi herrialde ezberdin sortu ziren: Eslovakia eta Txekiar Errepublika. Txekia {{txp|Europar Batasuna|Europar Batasunean}} sartu zen 2004an.