Ireki menu nagusia

Aldaketak

t
sinonimoa erabili
| nazioa = [[Argentina]], [[Bolivia]], [[Txile]], [[Kolonbia]], [[Costa Rica]], [[Kuba]], [[Dominikar Errepublika]], [[Ekuador]], [[Mendebaldeko Sahara]], [[Ekuatore Ginea]], [[Espainia]], [[Guatemala]], [[Honduras]], [[Mexiko]], [[Mexiko Berria]] ([[Ameriketako Estatu Batuak|AEB]]), [[Nikaragua]], [[Panama]], [[Paraguai]], [[Peru]], [[Puerto Rico]], [[El Salvador]], [[Uruguai]], [[Venezuela]]
}}
'''Gaztelania''' edo '''espainiera'''<ref name="Euskaltzaindia">{{erreferentzia|url=https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0038.pdf|egilea=[[Euskaltzaindia]]|izenburua=38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak}}. [[Euskaltzaindia]]k [[Hiztegi Batua]]n izen biak onartzen ditu. [[Sinonimo]]ak dira. '''Gaztelera''' hitza onartu arren, '''gaztelania''' hobesten du.</ref> ({{lang|es|''castellano, español''}}) [[hizkuntza erromantzeak|hizkuntza erromantzeerromantzeetariko]] bat da, iberiar taldekoa. Erdi Aroko [[Gaztelako Erresuma]]n sortu zen, [[latin]] arruntak bertako hizkuntzekin izandako ukipen-egoeraren ondorioz. Horrela bada, [[euskara]]ren hainbat ezaugarri fonetiko bereganatu ditu (bost bokaleko sistema, hasierako ''f''-a galtzea...).
 
[[Mundu]]an 407 milioi pertsonak [[lehen hizkuntza]] dute.<ref name=Parkvall2010/> [[Espainia]]n eta [[Hispanoamerika]]ko ia estatu guztietan ofiziala da. Ama hizkuntza moduan, munduko [[bigarren hizkuntza]] erabiliena da, [[txinera]]ren atzetik. Bigarren hizkuntzatzat dutenak ere kontuan hartuta (guztira, 600 milioi pertsona), munduko laugarrena da, [[txinera]], [[ingeles]]a eta [[hindi]]aren ondoren.
[[Antzinako gaztelania]] [[Erdi Aroa]]n [[Kantabria]] aldeko [[latin]]aren aldaera izan zen. Beste hizkuntza batuen eragina jaso zuen, batik bat [[arabiera]]rena, baina baita [[bisigodo]]en [[germaniar hizkuntza]]rena eta aurreko iberiar sustraiarena ere. [[Euskara]]k ere eragina izan omen zuen, fonologian batik bat (bost bokal izatea, ''b'' eta ''v'' kontsonanteen arteko nahasketa, hasierako ''f''-aren galera...), baina hori finkatzeke dago.
 
[[Errekonkista]]ren garaian, [[Iberiar penintsula]]n zehar hedatuzabaldu zen [[Gaztelako Erresuma]] bera hedatu ahala. [[Kontsonante]]en birdoitze baten ondoren, egungo egitura sortu zuen.<ref>{{erreferentzia|abizena= Cano |izena= Rafael |izenburua= Historia de la lengua española|lekua= Bartzelona |argitaletxea= Ariel Lingüística |urtea= 2005|hizkuntza= es}}</ref> [[XVI. mendea|XVI. mendetik]] aurrera, [[Espainiar Inperioa]] [[Amerika|Ameriketara]] eta [[Asia]]ra hedatzean, gaztelania ere zabaldu zen. Hastapenean tokian tokiko hizkuntzak errespetatu baziren ere, [[XVIII. mendea|XVIII. mendetik]] aurrera gaztelaniaren erabilera inposatuz joan zen. [[XIX. mendea]]n, Ameriketako herrialdeek independentzia lortu zutenean, elite berriek gaztelania areago zabaldu zuten, herrialde bakoitzean nazio batasuna indartzearren.
 
Lehen gramatika [[1492]]koa da, [[Antonio de Nebrija]]k idatzia, [[Europa]]ko hizkuntza moderno baterako aurrenekoa. Hizkuntzaren Errege Akademia [[1713]]an sortu zen, "gaztelaniaren hitzak eta esapideak erarik zuzenenean, dotoreenean eta garbienean finkatzeko".