Txikipedia:Saturno: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\[\[(?!File)(?!Fitxategi)(?!Kategoria)(.*?)\]\] +{{txp|\1}})
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{txp\|(.*?)\|+\1\}\} +{{txp|\1}})
3. lerroa:
'''Saturno''' gure {{txp|Eguzki-sistema|eguzki-sistemako}} planeta bat da; {{txp|Jupiter|Jupiterren}} ondoren, handienetakoa. Gure {{txp|Planeta|planetarekin}} konparatuta, Saturnoren {{txp|Diametro|diametroa}} 9 aldiz handiagoa da; horrek esan nahi du lerroan jarritako 9 lurren zabalera duela.
 
Bestalde, eguzkitik kontatzen hasita, sistemako zortzi planetetatik seigarrena da. Beraz, Jupiter eta {{txp|Urano|Urano}} tartean dago.
{{Ba al dakizu?|<center>'''Zergatik deitzen da Saturno?'''
 
17. lerroa:
 
==Eraztunak al ditu?==
Bai, Saturnok eraztunak ditu, Jupiterrek eta Uranok bezala. Baina Saturnokoak oso handiak dira (ia 0,5 milioi kilometro neurtzen dute alderik alde; altueran, berriz, kilometro bat besterik ez dute) eta Lurretik begiratuta ikus zitezkeen bakarrak dira. {{txp|Galileo Galilei|Galileo Galilei}} izeneko {{txp|Astronomia|astronomo}} batek deskubritu zuen XVII. mendean eraztunak eta ilargiak zituela. Aldiz, Jupiterren eraztunak ez ziren 1979ra arte aurkitu, Voyager izeneko {{txp|Espazio-zunda|espazio-zunda}} bat bidali zen arte.
 
Eraztunak 100.000 baino gehiago dira, eta hautsez eta tamaina oso desberdineko izotz eta harri puskez osatuta daude. Puska horiek denak oso azkar dabiltza jiraka planetaren inguruan; horregatik, espazio-ontzi bat haien artera sartuz gero, seguru aski txikituta geratuko litzateke.