Txikipedia:Plaken tektonika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\[\[(?!File)(?!Fitxategi)(?!Kategoria)(.*?)\]\] +{{txp|\1}})
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{txp\|(.*?)\|+\1\}\} +{{txp|\1}})
5. lerroa:
Plaka horiek Lurraren {{txp|Mantu|mantuaren}} gainean flotatzen dute, ur gaineko baltsa edo plataforma batzuen antzera. Eta, gainera, zurrunak dira, baina ez finkoak; hau da, mugitzen dira, hain zuzen ere mantuaren gainean flotatzen daudelako; hori bai, oso oso poliki mugitzen dira. Gainera, mantua bera mugitzen diren material malguez eginda dago: {{txp|Magma|magma}} delakoa, hau da, harri urtu beroak gorantz mugitzen dira, Lurraren goiko alderantz; eta, hozten direnean, beherantz, Lurraren barrurantz. Horrek ere eragiten du plaka tektonikoen mugimendua.
[[Fitxategi:Pangea animation 03.gif|thumb|left|<center>Kontinenteen mugimendua, {{txp|Pangea|Pangeatik}} hasita.]]
Bloke horien mugimenduaren eraginez, plakak batzuetan elkarrengana hurbildu egiten dira eta talka ere egiten dute; eta, beste batzuetan berriz, urrundu egiten dira batzuk besteetatik. Mugimendu horien eraginez sortu dira mendilerroak ({{txp|Himalaia|Himalaia}}, {{txp|Andeak}}, {{txp|Alpeak}} edo {{txp|Pirinioak|Pirinioak}}, adibidez); eta haiengatik gertatzen dira {{txp|Lurrikara|lurrikarak}}, bi plakak talka egiten dutenean batak bestearen kontra. Sumendiek ere badute zerikusirik plakekin; izan ere, plaken arteko zirrikituetatik, Lur barruko {{txp|Magma|magma}} igotzen da lurrazalera, eta orduantxe sortzen dira sumendiak edo gertatzen dira {{txp|Sumendi|sumendien erupzioak}}.
 
Bestalde, Lurraren historia geologikoan {{txp|Kontinente|kontinenteek}} izan dituzten forma eta kokapen desberdina ere azaltzen du plaka tektonikoen mugimenduak. {{txp|Kontinenteen jitoa}} deitzen zaio mugimendu horri.
13. lerroa:
Guztira, litosfera osatzen duten plakak 28 dira, baina denak ez dira garrantzi berdinekoak. Plaka nagusiak honako hauek dira:
 
*'''Hego Amerikako plaka:''' {{txp|Hego Amerika|Hego Amerika}} osoa eta Hego {{txp|Ozeano Atlantikoa|Atlantikoaren}} zati bat hartzen du.
*'''Ipar Amerikako plaka:''' {{txp|Ipar Amerika|Ipar Amerika}}, {{txp|Groenlandia}}, {{txp|Karibe}} zati bat eta {{txp|Ozeano Atlantikoa|Atlantiko}} aldeko zati batzuk, {{txp|Artiko|Artikoa}} eta {{txp|Siberia}} zati bat.
*'''Eurasiako plaka:''' {{txp|Eurasia}} osoa hartzen du, {{txp|India}}, {{txp|Arabia}} eta Siberiako zati bat izan ezik.
*'''Indoaustraliako plaka:''' India, {{txp|Australia}} eta inguruko ozeano zatia hartzen du.
*'''Afrikako plaka:''' {{txp|Afrika|Afrika}} hartzen du osorik.
*'''Antartikako plaka:''' {{txp|Antartika|Antartika}} osoa eta haren inguruko ozeano zatia hartzen du.
*'''Ozeano Bareko plaka:''' {{txp|Ozeano Barea|Ozeano Barea}} ia osoa hartzen du. Gure planetako plakarik handiena da.
 
==Zergatik deitzen dira "tektoniko"?==