Txikipedia:Musika klasiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\[\[(?!File)(?!Fitxategi)(?!Kategoria)(.*?)\]\] +{{txp|\1}})
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{txp\|(.*?)\|+\1\}\} +{{txp|\1}})
13. lerroa:
Musika klasikoa Europan garatu zen ehunka urtetan zehar. Musika klasiko zaharrenaren obra asko eta asko zeremonia {{txp|Erlijio|erlijiosoetan}} erabiltzen ziren. Geroago, zaletasun gehiago zabaldu zen erlijiosoa ez zen musikarekiko. Musika klasikoa, gehienetan, errege-erreginen eta goi mailako {{txp|Noblezia|nobleen}} gorteetan (jauregietan eta abarretan) jotzen zen, gortesauak entretenitzeko.
 
Musika klasikoa azkar hazi eta aldatu zen XVI. mendeko amaieratik XVIII. mendeko erdialdera arte. Orkestra modernoa garai horretan sortu zen. Gainera, musikariek musika klasiko mota berriak sortu zituzten, adibidez opera. Garai horretako konpositore garrantzitsuenetako bat {{txp|Johann Sebastian Bach|Johann Sebastian Bach}} izan zen.
 
Musikan adituek '''garai klasikoa''' deitzen diote 1750 eta 1820 tartean garatu zen musikari. Aldi horretan, musikariek hainbat forma musikal garatu zituzten. Horietako bat {{txp|Sinfonia|sinfonia}} zen, orkestrarako konposizio luze bat. Beste bat hari-kuartetoa zen, non bi {{txp|Biolin|biolinek}}, {{txp|Biola|biola}} batek eta {{txp|Biolontxelo|biolontxelo}} batek jotzen duten. Garai klasikoko konpositore famatu batzuk {{txp|Wolfgang Amadeus Mozart|Wolfgang Amadeus Mozart}} eta {{txp|Ludwig van Beethoven|Ludwig van Beethoven}} izan ziren.
 
Beethovenen musikak eragin handia izan zuen XIX. mendeko konpositore klasiko askorengan. Garai horretako musika klasiko asko dramatikoa eta emozionala zen. Garai horretako bi konpositore oso famatu {{txp|Piotr Txaikovski|Piotr Txaikovski}} eta {{txp|Johannes Brahms}} izan ziren.
 
XX. mendean, musika klasikoan esperimentazio ugari egin ziren: konpositoreek forma berriak erabiltzen zituzten, baita instrumentu berriak ere. Adibidez, {{txp|Musika elektroniko|instrumentu elektronikoek}} espresio-modu berriak eskaini zizkieten konpositore eta musikariei. {{txp|Claude Debussy}}, {{txp|Igor Stravinsky}} eta {{txp|John Cage}} izan ziren XX. mendeko konpositorerik garrantzitsuenetarikoak.