Txikipedia:Industria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\[\[(?!File)(?!Fitxategi)(?!Kategoria)Txikipedia:(.*?)\|(.*?)\]\] +{{txp|\1|\2}})
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{txp\|(.*?)\|+\1\}\} +{{txp|\1}})
11. lerroa:
* '''Industria arina:''' eguneroko bizitzan ohikoak diren produktuak fabrikatzeko aurrekoek baino energia gutxiago erabiltzen duten industriak dira, esate baterako, nekazaritzako elikagaien industria. Honek nekazaritzatik, abeltzaintzatik eta arrantzatik eskuratutako produktuak moldatzen eta eraldatzen ditu kontsumitu daitezen. Esnetik, haragitik, fruitu eta barazkietatik, arrainetik, etab. eratorritako industriak dira. Kontserbak, zukuak, esnekiak, galletak, ogia eta hestebeteak produzitzen dituzte, adibidez. Informatikaren eta etxetresna elektrikoen industriak ordenagailuak, telebistak eta telefonoak ekoizten ditu, beste produktu batzuen artean. Oso industria garrantzitsua da herrialde batzuetan, eta langile askori ematen die lana. Langile hauek, tresneria muntatzeaz gain, komunikazio eta entretenimendurako gailu berriak sortzeko ikertzen dute.
==Gehien industrializatutako herrialdeak==
Hauek dira, ordenan, munduko hamar herrialde industrializatuenak: {{txp|Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuak}}, {{txp|Txina|Txina}}, {{txp|Japonia|Japonia}}, Alemania, Errusia, Brasil, {{txp|Italia|Italia}}, Erresuma Batua, Frantzia eta India.
==Industrializazioaren abantailak eta arazoak==
Industriak mundu osoan zehar izan duen garapenari esker, gizartearen bizi-maila hobetu da, industriak gizakien premiei aurre egiteko produktu berriak eskaini dituelako, hala nola, elikagai anitzagoak, sendagaiak, etxeko zereginak errazten dituzten etxetresna elektrikoak, etab. Baina arazoak ere ekarri ditu. Garrantzitsuena ingurumenaren kutsadura da, industrializazioak sorrarazten dituen hondakin kopuru handia dela eta.