«Telesforo Aranzadi»: berrikuspenen arteko aldeak

Hainbat barne lotura
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
(Hainbat barne lotura)
 
Hego Euskal Herri osoan egindako bilketa lanez gain, Iberiar Penintsulako geografian zehar ere lan asko egin zuen (Katalunia, Sierra Nevada, etab.). Bere indusketa lanak berak bakarrik edota lankide batzuekin Ansoleaga, Eguren, Barandiaran, etab. egiten bazituen ere, nabarmentzekoa da Luis de Hoyos Sáinz irakaslearen lankidetza. Arantzadi-Barandiaran-Eguren historiaurreko ikerketarako lan-taldea horrelaxe sortu zen, [[1936]]ko gerra zibilak hiru ikerlariak sakabanatu zituen arte. Antropologia, Etnologia edo Natur Zientzien alorreko Elkarte askotako kide izan zen: Moskuko Historia Natural, Antropologia eta Etnografiaren Adiskideak (1910); Portugaleko Antropologia eta Etnografia Elkartea (1919); Erromako Antropologia Elkartea (1921); Madrilgo Real Academia de la Historia (1924); Berlingo Instituto Arkeologikoa, etab. Europan egiten ziren topaketetan esku hartu ohi zuen.
 
1936. urtean bere aurkikunde garrantzitsuenetakoa egin zuen: Euskal Herrian ordura arte inoiz aurkitu izan zen burezur zaharrena, hain zuzen. Itziarren eginiko aurkikunde horrek Madeleine Arora arte eraman zuen euskal arrazaren antzinatasuna. Gerra piztutakoan Bartzelonara itzuli zen eta bertan hil zen, 85 urterekin. Espasa Entziklopediako lankidea, Natur Zientziak eta Antropologia sailetan esku hartu zuen. Europako hizkuntza nagusiak ezagutzen zituenez, G. Humboldt, Frizzi, Haberlandt eta beste zenbaiten lanak itzuli zituen. Antropologia (antropometria, kraneologia, etab.), etnografia eta geografia alorreko lan ugari argitaratu zuen atzerriko zein Espainiako aldizkari espezializatuetan. Bertako aldizkarietan ere artikulu asko argitaratu zuen, «[[RIEV]]», «Euskalerria[[Euskal-Erria]]», «[[Euskalerriaren alde]]», «[[Yakintza]]», «[[Hermes (aldizkaria)|Hermes]]», eta abarretan. Liburuen, artikuluen eta beste argitalpenak bilduz, guztira hirurehun idazlan eman zituen argitara.
 
==Oroimena==
16.630

edits