Txikipedia:Despotismo Ilustratua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\[\[(?!File)(?!Fitxategi)(?!Kategoria)(.*?)\]\] +{{txp|\1}})
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{txp\|(.*?)\|+\1\}\} +{{txp|\1}})
1. lerroa:
[[Fitxategi:Adolph-von-Menzel-Tafelrunde.jpg|thumb|290px|Federiko II.a Prusiakoa hainbat filosoforekin (besteak beste, {{txp|Voltaire|Voltaire}}, ezkerretik hirugarrena).]]
'''Despotismo ilustratua''' edota '''Absolutismo ilustratua''' gobernatzeko modu bat da, XVIII. mendean Europan ( bereziki {{txp|Austria|Austria}}, {{txp|Frantzia|Frantzia}}, {{txp|Errusia|Errusia}} eta {{txp|Prusia|Prusian}}) nagusitu zena. {{txp|Monarkia absolutu|Monarkia absolutuen}} barruan, eta, beraz, Europako {{txp|Antzinako Erregimena|Antzinako Erregimen}} delakoan kokatu behar da, baina {{txp|Ilustrazio|Ilustrazioaren}} (Argien Mendearen) garaiko ideia filosofikoen eraginarekin osatua edo hobetua. Gobernu mota honetan, monarkek beren borondatea inposatzen zuten parlamentuak kontuan hartu gabe, baina, aldi berean, Ilustrazioaren ideia filosofikoetan oinarrituta, hainbat erreforma egiten zituzten, administrazioa, politika eta ekonomia arrazionalizatzeko eta herri xehearen bizimodua hobetzeko.
 
Ordura arteko estatu absolutisten arazoak konpontzeko bidean, filosofo eta pentsalari horiek uste zuten ez zela beharrezkoa iraultza bat hobekuntzak ekartzeko; aldiz, aldaketa baketsuak nahi zituzten, goitik behera egindakoak, heziketaren eta legeen bidez, ilustratu gabeko jende xehea hezitzeko eta haien bizimodua nolabait hobetzeko.