Txikipedia:Antzinako Grezia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\[\[(?!File)(?!Fitxategi)(?!Kategoria)(.*?)\]\] +{{txp|\1}})
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{txp\|(.*?)\|+\1\}\} +{{txp|\1}})
4. lerroa:
'''Antzinako Grezia''' {{txp|Antzinaroa|antzinaroan}} egon zen {{txp|Zibilizazio|zibilizazio}} garrantzitsu bati deitzeko erabiltzen den izena da. Zibilizazio hau ez zen egon bakarrik gaur egungo Grezia modernoa dagoen lekuan; izan ere, {{txp|Mediterraneo itsasoa|Mediterraneoko}} beste leku askotara zabaldu zen, ondoko mapan ikus daitekeen bezala.
 
Zibilizazio handi hau Europan jaio zen lehenengoetariko bat izan zen eta oso garrantzi handia izan du {{txp|Europa|Europa}} osoaren eta, oro har, {{txp|Mendebalde|Mendebaldeko}} herrialdeak deitzen direnen historian, zientzian, kulturan eta artean: antzinako mundutik ezagutzen ditugun matematikari, {{txp|Filosofia|filosofo}} eta konkistatzailerik ospetsuenetako batzuk greziarrak ziren.
 
Herri greziarrak ez ziren {{txp|Estatu|estatu}} baten barruan batuta egon, hainbat hiri eta erreinu edo erresumatan banatuta baizik; eta askotan gerrak egiten zituzten haien artean. Greziarren hiri batzuk guztiz burujabeak eta independenteak ziren eta beren gobernua zeukaten, estatu baten antzekoa; horregatik, "hiri estatuak" zirela esaten da; {{txp|Atenas|Atenas}}, {{txp|Esparta}} edo {{txp|Korinto}} dira haietako aipagarrienak. Atenasen, gainera, hiritarrek aukeratzen zituzten beren agintariak, eta horregatik esaten da antzinako Grezian asmatu zela {{txp|Demokrazia|demokrazia}} deitzen den sistema politikoa. Beste leku batzuetan, berriz, erregeak zituzten. Denboran aurrera, hiri horietako batzuek indar handia eskuratu eta beren hiritar batzuk bidaltzen zituzten Mediterraneo inguruetara hiri berriak sortzera; hiri berri horiek aurreko besteen "koloniak" zirela esaten da, eta, hasieran bereziki, harreman oso estua izaten zuten jatorrizko hiriarekin.
 
==Zer dakigu lehen greziarrei buruz?==
12. lerroa:
Greziar kultura k.a. 2000 urte lehenago hasi zen garatzen Mediterraneo ekialdeko uharteetan. Duela 4.000 urte edo {{txp|Brontze-aroa|Brontze Aroan}}, beraz. Kultura horren lehen arrasto edo aztarnak {{txp|Kreta}} izeneko uhartean aurkitu ziren, {{txp|Zibilizazio minoiko|zibilizazio minoikoa}} delakoan. Kultura honek {{txp|Merkataritza|merkataritza}} harremanak zabaldu zituen Mediterraneoaren ekialdean, eta Europako lehen hiriak sortu eta jauregi bikainak eraiki zituen ({{txp|Knosos}} izeneko hirian, adibidez). Eragin handia izan zuen kontinentean, harik eta K.a. 1400 inguruan desagertu zen arte, {{txp|Zibilizazio mizeniko|zibilizazio mizenikoak}} garaituta.
 
Izan ere, zibilizazio minoikoaren ondoren, kontinentearen barruan (gaur egungo {{txp|Grezia|Grezia}} dagoen lekuan) hasi zen nabarmentzen beste kultura bat, Mizenas izeneko hirian; zibilizazio mizenikoa deitzen zaio horregatik. Zibilizazio honek konkisten bidez lortu zuen eragin handia izatea garai hartan. Zibilizazio honetako beste kokagune edo hirietako batzuk Atenas edo {{txp|Tebas (Grezia)|Tebas}} izan ziren. Baina zibilizazio hau K. a. 1100 urte inguruan amaitu zen, ondo ezagutzen ez diren arrazoiengatik.
 
==Grezia klasikoa==
[[Fitxategi:Alexander the Great mosaic.jpg|thumb|450px|left|<center>{{txp|Alexandro Handia|Alexandro Handia}}, {{txp|Ponpeia|Ponpeian}} aurkitutako mosaiko batean.<center>]]
Lehen greziarren zibilizazio horiei "Grezia arkaikoa" izena ematen zaie. Antzinako Greziaz hitz egiten dugunean, berez, "Grezia klasikoa" ere deitzen denari buruz hitz egiten da. Grezia klasiko hau K.a. 500. urte inguruan hasi zen eta K.a. 330. urtera arte iraun zuen. Garai honetan, Atenas zen greziarren hirietatik indartsuena, baina Esparta hiria ere oso ahaltsua zen.
 
Atenas hiriak, beste greziar hiri batzuen laguntzaz, {{txp|Persia|Persiako}} inperioaren inbasioari aurre egin eta irabazi egin zuen K.a. V. mendean, 50 urteko gerra baten ondoren. Mehatxu hori menderatuta, garai honetan hasi ziren greziarren koloniak zabaltzen Mediterraneo osoan; horregatik, geroztik, greziarrak gaur egungo {{txp|Turkia|Turkian}}, {{txp|Egipto|Egipton}}, {{txp|Italia|Italian}}, eta Mediterraneoko uharterik handienetan bizi izan dira, Greziatik kanpo. Haiekin batera, haien hizkuntza eta kultura ere zabaldu zen. Atenasek aberastasun handiak irabazi zituen eta bere kulturak, arteak eta zientziak garapen oso nabarmena izan zuten; garai honi Atenasen eta, oro har, greziar kulturaren "urrezko aroa" deitzen zaio. Baina urrezko aro horrek K.a. 404. urtera arte bakarrik iraun zuen; urte hartan, Esparta nagusitu zitzaion Atenasi {{txp|Peloponesoko Gerra}} delakoan.
 
Antzinako Greziaren azken aroari {{txp|Garai helenistikoa|garai helenistikoa}} deitzen zaio. Garai honetan, {{txp|Mazedonia}} izeneko erresumako errege batek, {{txp|Alexandro Handia|Alexandro Handiak}}, Greziako lurralde gehienak konkistatu eta Grezia batu egin zuen bere agintepean. Garai hau azken erregina helenistikoa, Egiptoko {{txp|Kleopatra|Kleopatra}}, K.a. I. mendean hil zen arte iritsi zen. Garai honetan, Atenas, Esparta eta Tebas hiriak gainbeheran zeuden, garrantzia eta boterea galdurik, eta {{txp|Alexandria}}, {{txp|Pergamo}} edo {{txp|Antiokia}} hiri modernoagoek hartu zuten nagusitasuna.
 
==Nola eta noiz amaitu zen Antzinako Grezia?==
[[Fitxategi:Meister von San Vitale in Ravenna.jpg|thumb|150px|<center>{{txp|Justiniano I.a|Justiniano I.a}} enperadore bizantziarra, V-VI. mendekoa.<center>]]
Gutxi gorabehera, K.a. 200 urte lehenago, {{txp|Antzinako Erroma|erromatarrek}} Greziako hiri eta lurralde gehienak konkistatu zituzten. Baina greziarren kultura eta zibilizazioa oso indartsuak ziren eta, desagertu beharrean, erromatarrek bereganatu zituzten greziar zibilizazio eta kulturako gauza asko eta asko; horregatik, antzinako greziarren kultura gaur egungo munduraino iritsi da erromatarren bitartez.