Txikipedia:Afrika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\b([a-z]+)\|+\1\b +\1)
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{txp\|(.*?)\|+\1\}\} +{{txp|\1}})
4. lerroa:
 
 
'''Afrika''' {{txp|kontinente}} bat da. Munduko hirugarren kontinentea, handitasunari begiratzen badiogu: 30,272,922 km² ditu; bestela esanda, munduko lurren bostena (1/5) hartzen du. Honako mugak ditu: mendebaldean, {{txp|Ozeano Atlantikoa|Ozeano Atlantikoa}}; ekialdean, {{txp|Indiako ozeanoa|Indiako ozeanoa}}; ipar-ekialdean, {{txp|Itsaso Gorria|Itsaso Gorria}}; eta iparraldean, {{txp|Mediterraneo itsasoa|Mediterraneo Itsasoa}}.
 
Afrikak 1.100 milioi biztanletik gora ditu, munduko biztanleen %20; eta 54 estatutan banatuta dago.
 
Afrikan dago munduan den basamorturik handiena, {{txp|Sahara|Saharako}} basamortua, alegia; bai eta munduko ibairik luzeena ere, {{txp|Nilo|Nilo}} {{txp|ibai|ibaia}}.
 
Afrikako mendirik altuena {{txp|Kilimanjaro|Kilimanjaro}} da (5.895 m), {{txp|Tanzania|Tanzania}} izeneko herrialdean.
 
Lehen gizakiak kontinente honetan sortu ziren. Hainbat mendez eta XX. mendera arte, esklabotzak hainbat eta hainbat biztanle atera zituen Afrikatik beste kontinente batzuetara, {{txp|Amerika|Amerikara}} bereziki.
 
Europarrak, portugaldarrak batez ere, XV. mendearen erdialdean hasi ziren Afrikako kostaldea kolonizatzen. XIX. mendearen erdialderako, europarrak kontinentearen zati handi batean nagusitu ziren, {{txp|Frantzia|Frantzia}} eta {{txp|Erresuma Batua|Erresuma Batua}} gehienbat. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, aldiz, Afrikaren deskolonizazioa gertatu zen; hau da, herrialdeek beren independentzia irabazi zuten.
 
[[Kategoria:Txikipedia:Afrika]]