Txikipedia:Unibertsoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
9. lerroa:
Gizakiaren zientziak unibertsoari buruz zekiena ez zen gehiegi aurreratu {{txp|Europa|Europako}} {{txp|Erdi Aro|Erdi Aroaren}} bukaera arte. Pizkunde edo {{txp|errenazimentu}} garaiaren hasieratik (XV. mendetik aurrera, alegia), ordea, zientzialari batzuek erabat hankazgoratu zuten ordura arte nagusi izandako teoria geozentrista: {{txp|Nikolas Koperniko}} matematikari eta {{txp|astronomo}} poloniarrak, adibidez, Lurra eta beste planetak eguzkiaren inguruan mugitzen zirela planteatu zuen, eguzkia zela, beraz, Unibertsoaren erdigunea; teoria horri "{{txp|heliozentrismo|heliozentrismoa}}" deitzen zaio (Helios baita aspaldiko greziarrentzat eguzkiaren jainkoa).
 
Geroago, {{txp|Kepler|Kepler}}, {{txp|Galileo Galilei|Galileo}} eta {{txp|Newton|Newton}} zientzialariek planeten mugimenduaren oinarriak aurkitu zituzten, eguzkiaren inguruan jiratzen diren planeten mugimenduak aztertuz. Haien ikerketei esker, planetek eguzkiaren inguruan ibilbide ia biribila egiten dutela ikusi zuten; ibilbide ia zirkular horri "{{Txp|Orbita|orbita}}" deitzen zaio. Horregatik esaten da planetek eguzkiaren inguruan orbitatzen dutela. Dena den, unibertsoari buruz zuten irudia {{txp|eguzki-sistema|Eguzki-sistemara}} mugatuta zegoen, hau da, eguzkiak eta haren inguruan biran dauden astroek ({{txp|planeta}}, {{txp|satelite}}, {{txp|asteroide}} eta {{txp|kometa|kometek}}) osaturiko multzora.
 
== Big Bang edo eztanda handia ==