Txikipedia:Ur: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\[\[(?!File)(?!Fitxategi)(?!Kategoria)Txikipedia:(.*?)\|(.*?)\]\] +{{txp|\1|\2}})
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\b([a-z]+)\|+\1\b +\1)
4. lerroa:
'''Ura''' oinarrizko likidoa da, gure planetan dagoen likido ugariena. Koloregabeko, usaingabeko eta zaporegabeko likidoa da.
 
Urak {{txp|hidrogeno|hidrogeno}} eta {{txp|oxigeno|oxigenoa}} du. Ur {{txp|molekula|molekula}} bi {{txp|atomo|atomo}} hidrogenoz eta oxigeno atomo batez osatuta dago.
 
Ura hiru egoeretan egon daiteke Lurrean: likidoa (adibidez, itsasoetan edo ibaietan), solidoa (izotz edo elur moduan, glaziarretan eta toki oso hotzetan) eta gas moduan (ur-lurruna, adibidez hodeietan eta {{txp|atmosfera|atmosferan}}). Uraren izozte puntua 0º C-koa da (ur likidoa tenperatura horretatik behera izotz bihurtzen da) eta irakite puntua 100º C-koa da (tenperatura horretatik gora ur likidoa ur-lurrun bihurtzen da).
18. lerroa:
== Gizakia eta ura ==
[[Fitxategi:USMC-10232009-M-3403K-005.jpg|thumb|left|200px| Ur zikinak garbitzeko araztegia]]
Gizakiak edateko ura behar du (egunero gutxi gorabehera 1,5 litro ur edaten dugu). Herri eta hirietako biztanleok edateko ona den ura etxean bertan eskura dugu, kanilan. Herrialde pobreetan, aldiz, edateko ona den ura lortzea askoz zailagoa da. Edateko urak ez du inongo {{txp|mikrobio|mikrobio}} gaiztorik eduki behar, eta horretarako araztegi izeneko tokietan ura garbitzen da gure etxeetara iritsi baino lehen. Herrialde pobreetan, ordea, sarritan ez dago araztegirik, eta jendeak garbitu gabeko ura edan behar du. Horregatik, askotan mikrobioz kutsatutako ura edaterakoan gaixotasun larri batzuk harrapatzen dituzte herrialde horietako biztanleek, kolera edo sukar tifoidea, adibidez.
 
Bestalde, gizakiak ura zikintzen du. Ura etxean edo lantegietan erabili ondoren, ur zikina edo kutsatua sortzen dugu. Ur zikin horiek garbitu behar dira {{txp|Ibai|ibaietara}} edo itsasora isuri aurretik, ingurumena babesteko eta ez zikintzeko. Araztegietan ere herri eta hirietatik datozen ur zikinak garbitzen dira. Ur garbiak izango dira gero ibaietara edo itsasora pasatuko direnak.